Gorka Urtaran: “EAJk frackingaren eztabaidan jarreraren bat hartu behar du”

  • Gasteizko EAJko bozeramaile Gorka Urtaran frackingaren kontra agertu da. Herritarrak kezkatzen dituen gaia dela adierazi du eta bere alderdiari jarrera argitzeko eskatu dio.


2014ko maiatzaren 30ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gorka Urtaran, Gasteizko EAJko bozeramailea. (Argazkia: EAJ Gasteiz)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Frackingaren aurkako jarrera “argi” azaltzeko erreklamatu dio alderdi jeltzaleari komunikatu batean. Frackinga osasunaren eta ingurumenaren kontserbazioarekin “bateraezina” dela seinalatu du: “Jarrera politiko argia izan behar da, gai garrantzitsua baita”.

Espainiako Diputatuen Kongresuan Frackingaren legea debekatzeko mozioaren aurrean EAJ abstenitu egin zela ohartarazi du Urtaranek eta alderdiaren erabakiarekin desadostasuna agertu du. Gasteizko EAJren jarrera argia dela azaldu du: “Frackingaren aurkakoak gara”.

“Ez dugu nahi Gasteizerako, Arabarako edo Euskal Herrirako”, esan du bozeramaileak. Gasa lurpetik ateratzeko teknika horrek basoak, mendiak, nekazaritza sektorea, akuiferoak eta “gu denon etorkizuna” suntsituko lukeela azpimarratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!