Gorka Pagonabarraga bertsolari durangarrarentzat izan da Euskal Herriko eskolarteko txapela

  • XXX. Euskal Herriko eskolarteko txapelketa Sarako trinketean egin da larunbatean eta Gorka Pagonabarraga durangarrak jantzi du txapela, Aner Peritz zarauztarra geratu da bigarren.


2018ko ekainaren 12an - 10:42
Gorka Pagonabarraga txapela jantzi zuen unean

Hasierako agurraren ondoren, zortziko txikian, zortziko handian, puntu erantzunean eta bakarka aritu dira bertsolariak eta bukaerako agurrekin borobildu dute saioa.

Guztira, hamabost eta hemezortzi urte bitarteko hamahiru bertsolari igo dira oholtzara: Oihana Arana, Xabat Ilarregi, Haitz Capot, Elixabeth Etxandi, Irati Alcantarilla, Aner Peritz, Julen Etxebarri, Hodei Renteria, Gorka Pagonabarraga, Ekiñe Zapiain, Aitor Ugarte, Iruri Altzerreka eta Aroa Arrizubieta.

Bi fase izan ditu finalak eta aurrera egitea lortu duten sei bertsolarien artean Pagonabarraga izan da puntu gehien eskuratu dituena eta Aner Peritz gelditu da txapeldunorde.

Julene Etxeberri aritu da gai-jartzaile lanetan eta epaile, berriz, Aitor Jimenez, Arkaitz Goikoetxea, Eneritz Azkue, Joakin Arregi, Jurgi Fuentes eta Lierni Elortza.

Eskolartekoaren antolaketan aritu den Mikel Mendizabalek jantzi dio txapela Pagonabarragari. Txapel gehiago ere eskuratu ditu Pagonabarragak azkenaldian, izan ere, 2018ko Bizkaiko eskolartekoan zein Durangaldeko kopla txapelketan txapeldun geratu berria da.

Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako Euskal Herriko Eskolartekoak 30 urte bete ditu. 1989an jokatu zen lehen aldiz eta harrezkero urtero egin da txapelketa hau.

“Jarrai dezagun kantari” aipatu du txapeldunak agurrean eta kantari jarraitu dute bertsolari eta bertsozaleek larunbatean Saran, jai giro ederrean murgilduz.

Bertsoak honako helbide honetan aurkitu daitezka: https://bertsoa.eus/bertsoak/15549-gorka-pagonabarraga-txapeldunaren-agurra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude