"Gora Espainia" oihukatu du Frantziako ultraeskuinak Espainiako Abortuaren Lege Erreforma eskertzeko

  • Espainiako Estatuan Alberto Ruiz Gallardon ministroak abiatutako abortatzeko eskubidearen erreformak Frantziako Estatuko ultraeskuina hauspotu du eta kalera atera da eskubidea Frantzian ere murriztu dezaten eskatzeko.


2014ko urtarrilaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Bizitzaren aldeko" protestaren imajinak. (Arg: Pierre Andrieu)

“Gora Espainia” aditu zitekeen atzo Parisko kaleetan abortu eskubidearen kontrako taldeek deitutako manifestazioan. Izan ere, “eredugarria” iruditzen zaie PPren Gobernuak emakumeei erabakitzeko eskubidea murrizteko hartutako ekimena.

16.000 pertsona inguru bildu ziren “Elkarrekin bizitzaren alde” zioen pankartaren atzean; antolatzaileen arabera 40.000 ziren. Aurretik, 80.000 lagun bilduko zirela aurreikusi zuten, lortutakoaren bikoitza, alegia.

Frantziako Asanblada Nazionalak gaur eztabaidatuko du gizonen eta emakumeen aukera berdintasunaren aldeko lege bat, sexu eta ugalketa eskubideak errespetatuz. Protestan zeudenek lege egitasmoaren kontra egin zuten.

Kontramanifestazioa, ugalketa eta sexu eskubideen alde

Abortatzeko eskubidearen aldekoek “kontramanifestazioa” egin zuten, beste protesta egiten zen ordu berean. Besteak beste, “gure gorputza, gure eskubidea” eta “erabakiko dugu” leloak irakur zitezkeen. Thomas Samson argazkilariak hartu zituen irudiak:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


"Aborturako askatasuna" konstituzioan jasotzearen alde bozkatu du Frantziako Senatuak

267 senatarik alde bozkatu dute eta 50ek kontra. Frantziako Legebiltzarrak eta Senatuak alde bozkaturik, bi ganberak biltzen dituen Kongresuaren bozketa eskas da: martxoaren 4an eginen da, eta printzipioz aldeko botoa gailendu beharko litzateke.


Espainiako Gotzainen Batzarraren aurka Donostian agertutako kartelak ikertzeko eskatu dute Abokatu Kristauek

Abokatu Kristauek "iraingarritzat" jo dituzte Donostian agertutako kartelak. Haien ustez, hiru delitu egin dituzte egileek: gorroto-delitua, erlijioen-sentimenduen aurkakoa eta egoera zibilaren usurpazioa. Ekintza anonimoa izan da, Askabide klinikaren ondoan jarritako... [+]


Elizaren pederastia kasuak salatzeko kartelak agertu dira Donostian

Espainiako Gotzainen Batzarraren izena daramaten kartelak agertu dira Askabide klinikaren ondoan: "Orain abortatzen baduzu, zer joko dugu larrutan hemendik 5 edo 6 urtetara?".


Eguneraketa berriak daude