Googleren hizkuntza lehenespenekin kezka

  • Lehengoan kritikatu genuen nola erabiltzaile euskaldunek, bilaketak eginez gaztelerazko konfigurazioetatik, gaztelerazko orrietako informazioa gehiago klikatzen duten, non eta euskarazko pareko informazioa (hobea, kasu askotan) dagoen. Wikipediako bertsolari ezagunen bisita kopuruek adierazten dute hori, gaztelerazko ikustaldi gehiago dituztelako euskaraz baino. Kontua da, ordea, Katalunian nabaritzen hasi direla konfigurazio egokia duzunean ere, Google hasi dela nabarmentzen lehenago gaztelerazko edukia, katalanezkoaren gainetik. Katalanen ildotik aproba egin dugu eta hala gertatzen da bai.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 26an - 09:58

Gure aproben arabera, bertsolari bat bilatuz gero, euskarazko edukia lehenago ageri zaigu emaitzetan, Google euskaraz eta euskarazko konfigurazio batetik bilaketa eginda. Hona txapeldunaren kasua:

Irudia: Sustatu.

Aldiz, katalanek erabili duten adibide baten kasu bera errepikatukoan, J'accuse Emile Zolaren manifestu ezaguna, lehenago gazteleraz, eta azpian euskaraz.

Katalanez, Josep Ganyetek egin du aproba, baldintza guztiak betetzen dituela adieraziz: sistema eragilea katalanez, nabigatzaileko lehenespenak, ezarpenak katalanez, eskualde jatorria ere Andorra jarri dugu, eta hala ere, J'accuse gaztelerazkoa ematen dio Googlek emaitza lehenetsi bezala.

Vilawebeko artikulu honetan iradokitzen dutenez, Googlek algoritmoa aldatuko zuen azken garaian, lehenesteko balio global handiagoa duten orriak hizkuntza lehenespenen gainetik. Baina espekulazioa da. Batek daki.

Hain zuzen ere, Vilawebeko artikuluan nabarmentzen duten ondorioetako bat izan daiteke Wikipedian erabiltzaile katalanak hasiko direla gero eta gehiago gaztelerazko edukia kontsultatzen non eta katalanezko edukia badagoen. Bertsolarien izenen bilaketaren kasuan geuk salatzen genuena: bada nahiko faena euskaldunon jokabidea, ez ditugula gure gailuak ondo konfiguratzen euskarazko emaitzak lortzeko, baina horretaz gain, gure konfigurazioari muzin egiten badio Googlek... jai daukagu!!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude