EAEko Hezkuntza Sailak datuen babesa egoki bete gabe egin zuen hitzarmena Google Workspace for Education erabiltzeko

  • Udako albistea da, zenbait tokitan agertu zena, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio-organo bat) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari espedientea ireki ziola Googleren produktu batzuk erabiltzera behartzeagatik ikasleen datu-babesa hausteagatik. Zain egon gara ea DBEAk zer argitaratzen zuen beren webgunea, baina badirudi albistegia izoztu zaiela. Tira, beste iturri batzuek diotena ekarriko dizuegu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko irailaren 16an - 07:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2022ko EHAA buletinean aurki daiteke Jaurlaritzak hitzarmena sinatu zuela Google Cloud Emea Limited enpresarekin, Hezkuntza Saileko ikastetxeetan Google Workspace for Education plataformaren zerbitzuak erabiltzeko. Nonbait, webgune honen arabera, DBEAren oniritzia zuen aurreko irailetik hitzarmenak, baina 2023ko erreklamazio bat aurkeztu zen, eta handik espediente hau.

Googleren plataforma horrek ahalbidetzen du nonbait ikasleen datuak Estatu Batuetako zerbitzarietan gordetzea, eta hori omen da datu-babesa apurtzen duen puntua, RGPD delako irizpideen kontra. Ez da hori hitzarmenaren oker bakarra, artikulu beraren arabera hau ere nabarmendu du DBEAk:

  • Datu trataeraren gardentasunean hutsak.
  • Inpaktu ebaluazio bat egin beharra omen zegoen (EIPD esaten omen zaio gaztelaniaz), eta DBEArekin kontsulta bat egin arren, EIPD osorik ez zen eskatu.
  • Arriskuen ebaluzio osatu gabea, ez nahikoa.
  • Alde interesatuen iritzia ez zen eskatu, eta derrigorrezkoa omen da haon zuzen ere arriskuen ebaluazioa egiteko.
  • Dokumentazioan akatsak.

Informazio gehiago Jorge Campanillas abokatu gipuzkoarraren Datos Personales webgunean.

Irudia: Google Workspace for Education plataformaren irudi korporatibo bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
Algoritmoen kontrola: gure eskubideak defendatzeko lubaki digitala

Algoritmo hitza tekniko eta urruna iruditu arren, gure eguneroko bizitzaren parte da, modu sakonean. Algoritmoek erabakitzen dute sare antisozialetan zer albiste ikusten ditugun, mailegu bat onartzen ote diguten, edo zer hautagai aukeratzen dituzten lanpostu baterako. Are... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-02 | Sustatu
Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


"Herri Mugimendua saretu eta eraginkortzeko tresnak eskaini nahi ditu BAMek"

Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


'Goazen lagunok': sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


Eguneraketa berriak daude