Goizeko atxiloketen inguruko Eusko Jaurlaritzaren balorazioa

  • Josu Erkorekak eguerdian baloratu du polizia operazioa. Oharra osorik kontsulta dezakezue azpian, eta bideoa ikus daiteke Irekia gunean.

ARGIA @argia
2015eko urtarrilaren 12a
Josu Erkoreka, artxiboko irudi batean.

Lehenik eta behin Eusko Jaurlaritzak iaz abiatutako operazio baten jarraipena izatea deigarria dela irizten du eta epaitegien ekintza argi eta azkar bat eskatzen du.

Gaurko “Mate operazioa”-k jarraipena ematen dio iazko “Jaque operazioari”. Orduan ezker abertzaleko hainbat abokatu atxilotu zituzten eta oraingoan abokatuez gain, diruzainak ere atxilotu dituzte, eta LAB bezala, legezkoak diren beste erakunde batzuen egoitzak miatu dira.

Deigarria da Bilboko manifestazioaren testuinguruan eta Madril eta Bilbon egitear zeuden epaiketen atarian burutu izana operazioa, epaiketa hauek bertan behera utzi behar izan dituztelarik, auzipetuen defentsa abokatuak atxilotu baitituzte. Atxilaketaok, epaiketa baino ordu gutxi lehenago egin dira.

Operazio hau joan den urtekoaren errepikapena izan da, ia.

Bigarrenik, azpimarratu nahi da, Eusko Jaurlaritzak Bakea, normalizazio politikoa eta Bizikidetza finkatzeko konpromisoari eusten diola. Horrela, zerikusia duten eragile guztiei arduraz jokatzeko dei egiten die, ETA-ren amaiera ordenatu baten kudeaketatik hasita.

Hirugarrenik, Eusko Jaurlaritzak salatu nahi du Espainiako Gobernuaren erabateko leialtasun falta, ez baitu informaziorik jaso operazio honen bilakaera eta garapenaren inguruan. Onartezina da, Espainiako Gobernuak informazioa Eusko Jaurlaritzari baino lehenago hedabideei helarazi izana.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Abokatuen aurkako operazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude