Iñaki Goioaga Amaiurko senataria ikertuko du Auzitegi Gorenak

  • Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak “ETAren kartzeletako frontean” parte hartzea leporatu zion ekainean Iñaki Goioaga Amaiurko senatariari, eta foruduna denez, Gorenari eskatu zion abokatua inputatu zezala.


2015eko irailaren 30ean - 15:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Talde terroristako kide izatea” eta “terrorismoa finantzatzea” egotzita, auzia ireki du Auzitegi Gorenak Goioagaren kontra. Gizarte Segurantzari iruzur egin eta dirua zuritzea ere egozten dio auzitegiak.

Auzitegi Nazionalak presoen abokatuen kontra hasitako operazioaren baitan kokatzen da Goioaga ikertzeko prozesua. Velascok ekainean egindako idatzi batean senataria “nabarmendu” zuen eta hura ikertu eta inputatu gisa deklaratzera deitu zezala eskatu zion Auzitegi Gorenari, senataria denez, Auzitegi Nazionalak ez baitu horretarako eskumenik.

2015eko urtarrilaren 12an euskal presoen abokatuen kontrako operazioa abiatu zuen poliziak eta 16 lagun atxilotu zituen, besteak beste ETAri babesa ematea eta Ogasunari iruzur egitea egotzita. Horietako 13 aske geratu ziren egun gutxira. Donostian manifestazio jendetsua egin zen Giza Eskubidea. Konponbidea. Bakea lelopean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abokatuen aurkako operazioa
Eguneraketa berriak daude