EAJk adierazi du Guardia Zibilaren operazioak "oinarri politikoa" daukala

  • Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindupean astelehen goizean Guardia Zibilak egin dituen atxiloketei buruzko balorazioa publiko egin du EAJren Euzkadi Buru Batzarrak. Jarraian irakur daitekeen lau puntuko adierazpena kaleratu du alderdi jeltzaleak:

ARGIA @argia
2015eko urtarrilaren 12a
Joseba Egibar EAJko EBBko kidea.

1. Gaurkoa bezalako operazio polizial eta judizialek iraganera garamatzate. ETAk indarkeria utzi eta hiru urtetara, ulertezina egiten zaigu salbuespen egoerako jokabideak mantentzea, “dena ETA da” oinarritzat hartuta. EAJ-PNVk ez du inoiz bat egin salbuespeneko legalitatearekin eta, ondorioz, berretsi egiten du oso larria dela 04/08 Sumarioa bezalako epaiketekin aurrera egitea. Argi gelditu da lotu egin nahi izan direla gaur hastekoa zen epaiketa eta oinarri politikoa daukan goizeko polizia jarduera.

2. Ez ditugu ezagutzen atxilotuei egozten zaizkien akusazioak. Zentzu horretan, exijitzen dugu zalantzarik gabeko froga errealetan oinarritzea salaketak, eta hartutako neurriak Zuzenbideak dioenarekin bat etortzea. Bestalde, eskatzen dugu atxilotuak ez daitezela inkomunikatuak izan eta abokatuen asistentzia izan dezatela.

3. Euskal gizarteak bizikidetzan oinarritutako etorkizuna eraiki nahi du. Hori lortzeko, ezinbestekoa da gaurkoa bezalako gertakariak alboratzea. Izan ere, berreskuratu egiten ditu euskaldunok atzean utzita genituela uste genituen pasarteak. Ildo horretan, eskatu egiten diogu Espainiako Gobernuari, egungo legalitatea oinarri hartuta eta salbuespenekoa atzean utzita, eman ditzala aurrerapausoak bizikidetzaren alde. Horrez gain, ezker abertzaleari konpromisoak betetzen jarraitzeko gonbitea luzatzen diogu, daukan arduratik ETAren armagabetzea ahalbidetu eta eragindako min bidegabea aitortua izan dadin.

4. Ekintza-erreakzio dinamika denboran luzatzeak, azken urteotan Euskadin ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzeak, alegia, gizartearen aurreikuspen eta itxaropena zapuztea bakarrik ekarriko du. Euskal gizarteak iragana atzean utzi nahi du behingoz.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Abokatuen aurkako operazioa kanaletik interesatuko zaizu...
Eguneraketa berriak daude