ERC

Gobernu plurala erreferenduma egiteko

  • Herriak hitz egin du eta garbi gainera: autodeterminazio erreferenduma egitea nahi du, baina ez du nahi prozesuak Convergència i Unióren gidaritza hutsarekin jarrai dezan aurrera. Gutxienez, CiU eta ERCren arteko koalizioa nahi du. Beraz, bi alderdi horiek (…) erronka erraldoia daukate aurrean. Exijitu behar zaie momentu historiko honen mailan egon daitezen eta posible egin dezaten independentziari buruzko bozketa. Gaur gaueko emaitzen arabera, bozketa hori irabazi egingo litzateke, baina abisu serioa jaso du, hain erraza ez dela izango erakusten duena.


2012ko azaroaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
ERCren gorakadaren zioak azaldu ditu Partalek.

Mas presidenteak emaitza hauekin ez luke bere iraulketa subiranista ezeztatua ikusi beharko. Garbi dago Masen emaitzaren irakurketa hutsak eta zuzenak porrotaz hitz eginaraziko dituela gure porrota nahi dutenak. Baina inork ezin du ukatu, datuak eskuan, bloke subiranista herri honetako osagarri politiko nagusia dela. Askogatik. Eta, edonola, barruko berrorekatzea gertatu dela.

Berrorekatu da, esan beharra dago, lehenagoko normaltasunera itzuliz. CiUk 46 eta 48 eserleku lortu zituen 2003an eta 2006an, ERCk 23 eta 21 atera zituen. Ez dut uste hori kointzidentzia denik. ERC gogor zigortu zuten hautesleek 2010ean Montilla presidentea babesteagatik eta CiUk probetxua atera zuen. Eta orain geunden lekura itzuli gara. (…)

Oso goiz da oraindik xehe jakiteko, baina badirudi, nik esango nuke, CiUk bi gauza ordaindu dituela: murrizketak, batez ere murrizketak, baina baita Duran i Lleidak sortu dituen zalantzak ere. Bestela ez da esplikatzen Esquerraren emaitza ona. Bere kartak ondo jokatu ditu eta jakin du kapitalizatzen CiUk boto-emaileen sektore zabaletan piztu dituen konfiantza faltak. Dena den, Esquerraren igoerak badauka izaera historikoa: herrialdeko bigarren indarra bihurtu da eta Kataluniako ezkerraren lider. Emaitza handia da.

Iturria:

Irakurri artikulua osorik jatorrizko bertsioan Vilaweb atarian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ERC
Amnistia Legearen proposamena onartu du Kongresuak eta haren bidean Kataluniako hauteskundeak sartu dira

Orain Senatura bidean joango da legea, han PPk ahal duen neurrian atzeratuko du –bi bat hilabetez– eta gero berriz itzuliko da Espainiako Kongresura azken onarpena izan dezan.


2022-10-10 | ARGIA
“Katalunia osoa” ordezkatzeko gobernu berria eratu du Pere Aragonèsek

Ostiralean JxCko militanteen %55ak bozkatu zuen Kataluniako Generalitatetik ateratzearen alde, eta 48 ordu eskasean aurkeztu ditu hutsuneak betetzeko diputatu berriak Aragonès presidenteak. Asteartean hartuko dituzte karguak, eta presidenteak ziurtatu du herrialdearen %80... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


2022-04-05 | ARGIA
Espainiako Gobernuak Sahararekiko jarrera aldatu dezan proposamena bozkatuko dute gaur

Apirilaren 5 arratsaldean EH Bildu, ERC eta Unidas Podemos alderdiek aurkeztutako legez besteko proposamena debatituko da Espainiako Kongresuan. Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "bilatzen dena Espainiako Kongresua saharar herriaren ondoan posizionatzea da, eta Mendebaldeko... [+]


Martxoaren 3ko gertakariak ikertzeko batzorde baten eraketa atzera bota dute PSOE, PP, Vox eta Ciudadanosek

ERC eta EH Bilduk egindako proposamena atzera bota du Bozeramaileen Batzordeak. PSOE, PP, Vox eta Ciudadanos ikerketa batzorde bat sortzearen aurka agertu dira. Martxoak 3 elkarteak hipokrita izatea leporatu dio PSOEri, sarraskiaren 76. urteurreneko ekitaldietan hildakoen... [+]


2022-03-16 | ARGIA
Martxoaren 3ko gertakariak ikertuko dituen batzordea sortzeko aukera, Espainiako Kongresuko mahai gainean

EH Bildu eta ERC alderdiek Espainiako Kongresura eraman dute 1976ko martxoaren 3ko gertakariak ikerketuko dituen ikerketa batzordea sortzeko eskakizuna, eta onartu egin da. Bozeramaileen Batzordeari dagokio orain erabakia eztabaidatzea eta bozkatzea.


Herrialde Katalanak: hiru gobernu aurrerazaleak, hizkuntzazko murgiltze sistemaren ehorzleak

Egoera ezohikoa bezain iraingarria da. Balearretako parlamentuan, eztabaidatzen ari dira erkidego honen historian lehena izango den hezkuntza legea, zeina hil honen (otsailaren) 22rako onartu behar den. Hizkuntzari dagokion atalean, hortxe lehenengo ezustekoa: Jaume Matas PPko... [+]


2021-11-30 | ARGIA
Ikus-entzunezko legean adosturiko hizkuntza gutxituen kuotek ez diete plataforma handiei eragingo

Ikus-entzunezko plataformetako katalogoaren gutxienez %6 euskaraz, katalanez edota galizieraz egotea adostu zuen ERC alderdiak Espainiako Gobernuarekin, estatuko aurrekontuak onartzeko negoziaketetan. Orain Gobernuak argitu du egoitza Espainian duten plataformei baino ez diela... [+]


Katalunian gobernua osatzeko akordioa iragarri dute ERCk eta JxCATek

Jordi Sánchezek eta Pere Aragonések azaldu dute akordioa, hurrengo egunetan bi alderdien oinarriek berretsi beharko dutena. Elkarrizketak luzatzeagatik barkamena eskatu dute bi buruzagiek, baina akordioa sendoa dela ziurtatu dute. Juntsek Aragonés presidente... [+]


PSCk irabazi ditu hauteskundeak Katalunian, baina ERCk gobernatuko du

Berdinduak geratu dira PSC eta ERC, baina lehena boto gehiagorekin. JxCat hirugarrena izan da. Galtzaile handiena Ciutadans izan da, 30 eserlekuren galerarekin. Vox indar handiz sartu da Kataluniako Legebiltzarrean eta CUPek ere gorakada handia izan du. Pandemiaren ondorioak... [+]


2020-10-28 | ARGIA
Hainbat lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Katalunian, Puigdemonten jarduerak finantzatzen lagundu dutelakoan

Guardia Zibilak polizia operazioa abiatu du asteazken goiz honetan eta "funts publikoak independentismora desbideratzea" egotzita zortzi atxiloketa egin ditu. Bartzelonako lehen instrukzio epaitegiak agindu du operazioa, Carles Puigdemontek Belgikan egindako... [+]


Jusapol polizia elkartetik jasotako mehatxuak salatu dituzte hainbat alderdik, tartean EH Bilduk

EH Bildu, ERC, JxCat, Compromís, CUP, BNG eta Más País alderdiek Kongresuko Mahaian idatzi bat aurkeztu dute Jusapol polizia elkartearen manifestazio batean jasandako irain eta mehatxuak salatuz. Horrez gain, Kongresuko segurtasun indarren pasitibitatea... [+]


2019-12-30 | ARGIA
EAJk akordioa sinatu du PSOErekin, ERC gertu da eta 5ean itxi daiteke inbestidura

EAJk astelehen honetan sinatu du akordioa. ERCk arratsaldean du alderdiko zuzendaritzaren bilera eta bertan aztertuko dituzte PSOErekiko negoziazioak. Iturri ugariren arabera, bi alderdiek nahiko itxita dute akordioa eta Estatuko Abokatutzak Oriol Junquerasen alde egin duen... [+]


Kataluniako Auzitegi Nagusiak Quim Torra ezgaitu nahi du, Europak Junquerasen alde egin ondoren

Kataluniako presidente Quim Torrak hauteskundeetarako deia egin lezake ezgaitu baino lehen, Garak argitaratu duenaren arabera,


Eguneraketa berriak daude