Herriak hitz egin du eta garbi gainera: autodeterminazio erreferenduma egitea nahi du, baina ez du nahi prozesuak Convergència i Unióren gidaritza hutsarekin jarrai dezan aurrera. Gutxienez, CiU eta ERCren arteko koalizioa nahi du. Beraz, bi alderdi horiek (…) erronka erraldoia daukate aurrean. Exijitu behar zaie momentu historiko honen mailan egon daitezen eta posible egin dezaten independentziari buruzko bozketa. Gaur gaueko emaitzen arabera, bozketa hori irabazi egingo litzateke, baina abisu serioa jaso du, hain erraza ez dela izango erakusten duena.
Mas presidenteak emaitza hauekin ez luke bere iraulketa subiranista ezeztatua ikusi beharko. Garbi dago Masen emaitzaren irakurketa hutsak eta zuzenak porrotaz hitz eginaraziko dituela gure porrota nahi dutenak. Baina inork ezin du ukatu, datuak eskuan, bloke subiranista herri honetako osagarri politiko nagusia dela. Askogatik. Eta, edonola, barruko berrorekatzea gertatu dela.
Berrorekatu da, esan beharra dago, lehenagoko normaltasunera itzuliz. CiUk 46 eta 48 eserleku lortu zituen 2003an eta 2006an, ERCk 23 eta 21 atera zituen. Ez dut uste hori kointzidentzia denik. ERC gogor zigortu zuten hautesleek 2010ean Montilla presidentea babesteagatik eta CiUk probetxua atera zuen. Eta orain geunden lekura itzuli gara. (…)
Oso goiz da oraindik xehe jakiteko, baina badirudi, nik esango nuke, CiUk bi gauza ordaindu dituela: murrizketak, batez ere murrizketak, baina baita Duran i Lleidak sortu dituen zalantzak ere. Bestela ez da esplikatzen Esquerraren emaitza ona. Bere kartak ondo jokatu ditu eta jakin du kapitalizatzen CiUk boto-emaileen sektore zabaletan piztu dituen konfiantza faltak. Dena den, Esquerraren igoerak badauka izaera historikoa: herrialdeko bigarren indarra bihurtu da eta Kataluniako ezkerraren lider. Emaitza handia da.
Iturria:
Irakurri artikulua osorik jatorrizko bertsioan Vilaweb atarian.