Espainiako Gobernuak Sahararekiko jarrera aldatu dezan proposamena bozkatuko dute gaur

  • Apirilaren 5 arratsaldean EH Bildu, ERC eta Unidas Podemos alderdiek aurkeztutako legez besteko proposamena debatituko da Espainiako Kongresuan. Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "bilatzen dena Espainiako Kongresua saharar herriaren ondoan posizionatzea da, eta Mendebaldeko Sahararen arazoa konpontzeko bide politikoa sustatzea, nazioarteko zuzenbidean oinarrituta".

Mertxe Aizpurua EH Bilduko kidea arratsaldean Espainiako Kongresuan bozkatuko den legez besteko proposamena aurkezten.

2022ko apirilaren 05an - 10:59

EH Bilduko kide Mertxe Aizpuruak azaldu duenez, "Espero dugu Kongresuaren gehiengoaren babesa jasotzea, zeren proposamen honek egiten duen bakarra NATOk eta Nazio Batuen komisioak bere garaian hartutako erabakia berrestea da, Mendebaldeko Saharan erreferenduma egin dadin". Legez besteko proposamen horrekin Espainiako Estatuak historian izan duen jarrera berreskuratu nahi dela azaldu du Aizpuruak, "eta zuzendu nahi da Gobernu honek aldebakartasunez hartu duen erabakia".

"PSOEk aukera du egindako akatsa zuzentzeko"

Pedro Sanchez presidentearen ekintza "akatsa" izan zela baloratu du. "Uste dugu PSOEk gaur aukera duela akats hori zuzentzeko. Zein aldetan dagoen argitzeko, ea saharar herriaren eta zilegi diren bere aldarrien ondoan dagoen, edo Marokorekin eta bere etengabeko xantaiekin dagoen. Eta iritzi publikoari sinetsarazi nahi badio ez duela iritziz aldatu, hori baita azken asteetan errepikatu duena, ez luke inongo erreparorik izan behar ekimen hau onartzeko, zeren aurkeztu dugun proposamenak ez du ezertxo ere esaten, PSOEk lehenago defendatu ez duenik. Aldiz, ezetz bozkatzen badu edo abstenitu egiten bada, uste dugu bere buruaren isla erakutsiko duela. Zintzoki espero dugu ez horrela izatea, eta PSOE itzultzea inoiz mugitu behar ez zuen leku horretara".

Aizpuruak oroitarazi du Marokoko Gobernua izan zela publiko egin zuena Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketa, eta hamar egun geroago, oraindik ez dela argitu zeren truke aldatu duen jarrera, gobernuko beste inongo alderdirekin komunikatu gabe. Ostegunean Sanchezek Maroko bisitatuko du eta gainerako alderdien babesik ez duela gehitu du Aizpuruak: "Erabaki horrek izango dituen ondorioak ezin dira aurreikusi. Dagoeneko sumatzen dira alor ekonomikoan, energetikoan eta diplomatikoan dituen eraginak. Aljeriak Espainiako estatuari igortzen dion gasaren prezioak igotzeko asmoa du, nahiz eta prezioa bere horretan mantenduko duen Europako gainerako herrialdeentzat".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude