Glovok hil egiten duela salatu dute Bilbon Eragin eta ‘rider’ talde batek

  • Larunbatean, Glovo enpresarako lanean ari zela, 22 urteko gazte bat hil zen Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Gaztearen heriotza eta Glovo, Deliveroo eta antzeko enpresetan pairatzen den prekarietatea salatu dute Bilbon.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 28an - 16:10
Glovoren esplotazio eredua salatuz kontzentrazioa egin dute Bilbon
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean izan zen gaztearen istripua, 23:30ak aldera. Banaketa lanetan ari zela, udaleko garbiketa zerbitzuetako auto batek harrapatu egin zuen. Bartzelonako rider-en hainbat mobilizazio izan dira egunotan.

Bilboko Plaza Zirkularrean batu dira Eragin eta Bilboko rider talde bateko kideak "Prekarietatea hiltzailea. Glovo mata" lelopean. Behin baino gehiagotan salatu izan dute Glovo bezalako enpresetan pairatzen den egoera eta lan baldintzen prekarizazioa.

Albiste hau Topatuk argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude