Sami Naïr pentsalariak irekiko du globalizazioari buruzko Bilboko hitzaldi-zikloa

  • Globalizazioaren erronka, ahulgune eta arriskuei buruz arituko dira Sami Naïr Frantziako politologoa, Angel Gabilondo Espainiako Hezkuntza Ministro ohia, Maria Xose Agra filosofia moraleko irakaslea eta Cesar Rendueles soziologo eta saiakeragilea. Maiatzeko astelehenetan Bidebarrieta Kulturgunean egingo dituzte hitzaldiak.


2014ko maiatzaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sami Nair politologoak irekiko du hitzaldien zikloa maiatzaren 5ean (Argazkia: Luca valenta)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maiatzaren 5ean hasiko da hitzaldi zikloa eta 26ean amaituko da. Bidebarrietako liburutegiko Ekitaldi Aretoan 19:30etan egingo dira ekimenak, eta doako sarrera izango dute.

Sami Naïr ekonomia eta migrazio-mugimenduetan espezializatu den Frantziako pentsalariak irekiko du hitzaldi programazioa. “Kogarapena” kontzeptuaren asmatzailea da Naïr, eta “Globalizazioa eta ekonomia eta identitate arloko erronkak” izena jarri dio hitzaldiari.

Datorren astelehenean, maiatzaren 12an, Angel Gabilondo Filosofiako katedradun eta Espainiako Hezkuntza Ministro ohiak “Ezagutza eta zuzentasuna. Beste globalizazioa” hitzaldia emango du.

19an Santiago de Compostelako Unibertsitatean irakasle den Maria Xose Agrak “Herritartasuna, feminismoa eta globalizazioa” izenburua duen ponentzia aurkeztuko du.

Hitzaldien zikloa Cesar Rendueles filosofian doktore eta soziologia irakasleak itxiko du.  “Berriro globalizazioa. Utopia digitaletik harantzago” hitzaldia eskainiko du.

Informazio gehiago

Bilboko Udalaren webgunean hitzaldi zikloari buruzko argibide gehiago aurkituko dituzu.


Eguneraketa berriak daude