Gizon bat atxilotu dute Algortan, bikotekide ohia bortxatzen saiatzea egotzita

  • Ertzaintzak 20 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo arrastian, 16:00ak inguruan, Algortan, bere bikotekide ohiari sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita; emakumea ihes egitea lortu zuen eta auzotarrei laguntza eskatu zien.

Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna, Bilbon (Argazkia: Ecuador Etxea)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 03an - 09:09
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak adierazi duenez, ustezko erasotzaileak bere bikotekidearen tinbrea jo zuen eta, emakumeak atea zabaldu bezain laster, bultzaka sofaraino eroan zuen; barruko arropa kendu zion eta bortxatzen ahalegindu zen. Borrokan egin ostean, alde egiten lortu zuen emakumeak eta auzokide baten etxean babestu zen. Segidan, Ertzaintza deitu zuten: bertaratutako poliziek gizona atxilotu zuren. Horrez gainera, ustezko erasotzaileak sakelako telefonoa kendu egin ziola salatu zuen biktimak; gizonezkoaren barruko arropen artean aurkitu zuten, polizia-iturriek aipatu dutenez. Gaur goizean, epailearengana eroan dute atxilotua.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude