Gizaker inkestaren arabera EAJ-k eta PSE-k gehiengo absolutua lortuko lukete erraz

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoko hauteslekuak itxi berritan Gizaker etxeak EiTBrentzat egindako inkestaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak 30-32 eserlekurekin eta PSE-ren emaitzak batuta, gehiengo absolutua eskuratuko luteke EAEko legebiltzarrean. Inkesta uztailaren 9tik gaur goiza arte egin dute, 3.000 herritarri telefonoz galdetuta, 1.000 lurralde bakoitzeko.

Pandemiak nabarmen eragin du 2020ko hauteskunde hauetan. (Dani Blanco)

2020ko uztailaren 12an - 23:04
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EH Bildu litzateke bigarren indarra eta honek ere gora egingo luke. 2016an eskuratu zituen 18tik 20ra igoko litzateke Maddalen Iriarte lehendakarigai duen koalizioa.

Hirugarren postua kenduko lioke PSE-k Elkarrekin Podemos-i. Idoia Mendia buru duen alderdia 9tik 10-12ra igoko litzateke.

Laugarren Miren Gorrotxategiren Elkarrekin-Podemos. 2016an 11 eserleku lortu zituen eta 7-8ra jaitsiko litzateke.

Laugarren Carlos Iturgaiz buru duen PP-Ciudadanos koalizioak 4-6 eserleku eskuratuko lituzke, 2016an biek batuta 9 eskuratu zituzten.

Azkenik, Voxek eserlekua lortuko ote duen zalantza izango da. 0-1 artean ematen du sondeoak.


Eguneraketa berriak daude