Hurbilketa, elkartzea eta elkar ezagutza sustatzeko modu berriak ezartzea da "Bizilagunak" ekimenaren zazpigarren edizioaren abiapuntua. Azaroaren 29an hasiko da 17:00etan Gipuzkoa Solidarioa galarekin. Aurtengo edizioa 'on line' bidez jarraitu beharko da.
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak "Bizilagunak" ekimenaren zazpigarren edizioa antolatu du, datorren azaroaren 29tik aurrera egingo dena. Familia autoktonoak eta migratzaileak biltzen ditu mahai inguru batean, eta, oraingoan, pandemiak eragindako egoera dela eta, 'on line' formatu bidez jarraitu beharrekoa izango da. Hurbilketa, elkartzea eta elkar ezagutza sustatzeko modu berriak ezartzea du helburu Gipuzkoako SOS Arrazakeriak. Horrela, "Bizilagunak" osatzen duten familia autoktonoen eta migratzaileen arteko harremana sustatzen jarraituko du, 'on line' edo telefonoz, "auzotartasunetik abiatuta elkartzeko eta elkarri laguntzeko harremanak suspertzeko, are gehiago zailtasun-uneetan".
Zazpigarren edizioa osatuko duen ekimenaren abiapuntua, azken urteetan proiektuan parte hartu duten migratzaileen ahotsak eta beharrak entzutea da, baina, baita normaltasun berriak planteatzen dituen baldintza berriak entzutea ere. Horren harira, Gobernuz Kanpoko Erakundeak zehaztu duenez, "Bizilagunak"-en parte hartzen zuten migratzaileek konfinamenduan eta deseskaladan zituzten zailtasun eta beharrizan nagusiei buruzko diagnosia egin du, elkarrizketa sakonen bidez.
Datorren azaroaren 29an hasiko da ekitaldia, 17:00etan Gipuzkoa Solidarioa galarekin. Gipuzkoa SOS Arrazakeriaren sare sozialetan, Youtubeko kanalean, Facebooken eta Instagramen emandako zuzeneko baten bidez jarraitu ahal izango da aurtengo edizioa. Errenteriako alkate Aizpea Otaegi Mitxelenak, Jon Maia bertsolariak eta Nora Ugarteburu abokatuak parte hartuko dute, besteak beste.
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene... 70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]
Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]
Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Field Guide to the Patchy Anthropocene: The New Nature (Adabakien Antropozenoen gida-liburua: Natura berria) liburua frantseseraturik, Atlantikoaren alde honetan dugu Anna Tsing antropologo amerikarra uda hastapen honetan. Antropozenoari –gizakion jarduerengatik Lurrean... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Usurbilgo Kalezar auzoko Egurtzegi zaintzadun etxebizitzak zaharren egoitza tradizionaletako logeletatik bereizten dira, bizilekuak eskainiz. Usurbilen zaintza eredu kolektiboaren alde lan egiten dute, zeinak pertsonak eta horien lehentasunak erdigunean jartzen dituen. ARGIAk... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]