ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarriko du Uliazpiko epaiaren aurka

  • Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak konpromisoa adierazi du erabiltzaileen eta herritarren hizkuntza eskubideak "muturreraino" defendatzeko.


2023ko martxoaren 03a - 11:16

Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarriko du Uliazpiko epai euskarafoboaren aurka. 34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak aste honetan, Uliazpi Fundazioan. Epaiak hautsak harrotu ditu; besteak beste, ostegunean elkarretaratzea egin zuten Uliazpi Fundazioko langileek epaiaren aurka eta hizkuntza eskubideak defendatzearen alde.

Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak bere "sumindura" eta "desadostasun irmoena" adierazi ditu epaiaren aurrean. Hala, erabiltzaileen eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko norabidea “muturreraino” eramango duela jakinarazi du: “Administrazioari dagokio gure zerbitzuetako familiei eta erabiltzaileei ahalik eta zerbitzu egokiena eskaintzea eta horrek eskatzen du erabiltzaileen hizkuntza aukerak bermatzea".

Azkenik, azpimarratu du Aldundian azken 40 urteetan egindako "lan progresibo eta adostuari" esker direla gai "zerbitzu guztiak herritarren hizkuntza hautatuaren arabera" emateko.


Hizkuntza eskubideak kanaletik interesatuko zaizu...
2023-03-14 | Leire Artola Arin
Korsikeraz aritzea debekatu diete Korsikako Asanbleako hautetsiei jardun publikoetan

Korsikako Asanblean eta Exekutiboan korsikera erabiltzea Frantziako Konstituzioaren aurkakotzat jo du Bastiako Auzitegiak, uharteko prefet ohiaren helegitea ebatzita. Korsikako herritarren eskubideen urraketa dela salatu du, besteren artean, Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu... [+]


Irungo Udalak barkamena eskatu du memoria historikoaren jardunaldietan hizkuntz eskubideak urratzeagatik

Hurrengo edizioetarako aldibereko itzulpena izango duela adierazi dute Memoria Zerbitzuko arduradunek. Jardunaldietan parte hartzaileei gazteleraz hitz egiteko agindu ziela salatu zuten Kepa Ordoki elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.


Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


"Arrazoi politikoengatik" gazteleraz egitera behartu zituen Irungo Udalak biltzar bateko parte-hartzaileak

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.


2023-03-06 | Leire Artola Arin
Donostiako La Perlak dio webgunea ez daukala euskaraz “pandemiagatik”

La Perlaren webgunea gazteleraz, ingelesez eta frantsesez dago, euskaraz ez. Herritar batek kexa jarri du Jaurlaritzako Elebide Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzuan, eta La Perlak eman duen arrazoia bidali diote: “Pandemiaren ondorio ekonomikoak” dira La Perlak... [+]


Eguneraketa berriak daude