Gipuzkoako Foru Aldundiak %25 handitu ditu euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak

  • Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritzak diru-laguntzak handituko dizkie 2013an udalei, helduen euskalduntze alfabetatzeari eta euskarazko hedabideei. Dena dela, diru zakua 2012ko bera izango da; 3,3 milioi eurokoa, alegia.


2012ko abenduaren 21ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hekimeneko eragileak sortze ekitaldian. Argazkia: Dani Blanco.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Diru-laguntza lerro ohikoaz gain, lankidetza hitzarmenak indartzea erabaki du Euskara Zuzendaritzak. Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak hitzarmen horietako batzuk aurreratu ditu: Galtzagorri, Mintzola, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Aztibegia, Soziolinguistika Klusterra, Jakin, UEU, Universitas Vasconum, Bai Euskarari Ziurtagiria, Gipuzkoako Bertsozale Elkartea, Urtxintxa Elkartea, Elhuyar, Eusko Ikaskuntza, UZEI, Uema, Topagunea eta Euskaltzaindia. Hitzarmenetarako %14 diru gehiago jarriko dute.

Berriari eta Kontseiluari diru-laguntza berezia emango zaie estrategikoak direla iritzita. Lehenengoak 50.000 euro jasoko ditu eta bigarrenak 40.000 euro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude