Gipuzkoako enpleguaren suntsiketa salatu du LABek Donostian

  • LAB sindikatuak enpleguaren suntsiketa salatu du Donostiako Erdialdean, eta horretarako Askatasunaren hiribidea moztu du protesta gisa.

Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko ekainaren 09an - 14:31
Azken eguneraketa: 17:02
Argazkia: LAB
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Protesta honetan LABeko kideek Hego Euskal Herrian eta Gipuzkoan enpleguaren egoera argitzen duten datuak azaleratu nahi izan dituzte, eta azpimarratu dute enpleguaren suntsiketak emakumeei eragiten diela gehienbat.

Enpleguaren egoeraren datuak

LABen datuen arabera, 9.663 langile daude aldi baterako erregulazioan, eta behargin horien %55,1 emakumeak direla azpimarratu dute. Bestalde, 2021eko apirilean 168.727 pertsona zeuden langabezian Hego Euskal Herrian, %56,32 emakumeak. Azkenik, Hego Euskal Herrian 2020. urtean 22.500 lanpostu suntsitu zirela adierazi dute.

 

Atzo aldarrikapen bera egin zuten Bilbon, Deustuko zubia moztuz:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
Eguneraketa berriak daude