GHK-k pardelak birziklatzeko zerbitzua abiarazteko sinadura bilketa

  • Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) pixohialak eta higiene-produktuak birziklatzeko zerbitzua abian jar dezala eskatzeko sinadura bilketari ekin dio Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 20an - 09:49
Birziklatzearen Nazioarteko Egunean aurkeztu dute pixoihalak birziklatzearen aldeko kanpaina berria.

Maiatzaren 17ko Birziklatzearen Nazioarteko Egunaren harira Donostiako udaletxe atarian deitu zuen mobilizazioa iragartzearekin batera, beste ekimen berri bat abiaraztera zihoala adierazi zuen iragan astean Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak; pardelak birziklatzearen aldekoa hain zuzen.

Azken orduotan plazaratu dituzte xehetasunak. "Osoigo" izeneko plataformaren bidez sinadura bilketari ekin diote. Atari honetan, agintari politikoei edota erakundeei galderak helarazteko aukera dago. Bitarteko hauxe baliatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak, Gipuzkoako Batzar Nagusiei honako galdera helarazteko: "Zergatik ez du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) pardelak birziklatzeko zerbitzuaren prozesua abiatzen?". 

Galdera zuzenki foru ingurumen diputatuak erantzutea nahi dute, "sinadurak lortuko ditugu ingurumen diputatu Jose Ignacio Asensiok hau argitu diezaigun". Galdera honen inguruko zioak ere azaldu ditu Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak aipatu webgunean bertan: 

"José Ignacio Asensio jauna. Gipuzkoako gizarteak badaki pixoihalak eta produktu higienikoak birziklatu daitezkeela. Urrats hori eman nahi du eta gauzak ondo egiten jarraitu, gainerako hondakinekin egiten duten bezala, mundu mailan hondakinak gehien eta ondoen bereizten dituzten lurraldetako bat baita. Horretan ere nabarmendu nahi dugu. Eskaera gero eta handiagoa da. Erakundeek erantzun egin behar diete gizartearen eskakizun horiei eta klimaren larrialdi-egoeran egonda, prozesuak bizkortu egin behar dira. GHK-k pixoihalak eta higiene-produktuak birziklatzeko zerbitzua bere gain hartu beharko luke. Hainbat udalerritan bereizita jasotzen dira hondakin horiek eta beraz herritarrak gai dira bereizteko, prest daude. Zerbitzu hau eskaintzeak hiritarrak asebeteko lituzke eta euren eta planetaren interesak aurretik jarriko lirateke. Mila esker".

Pardelen muralak

Kanpaina hau sustatzeko bigarren ekimen bat ere iragarri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. "Herri guztietan mural txiki batzuk egin nahi ditugu pardelekin, zenbat eta herri gehiago presio handiagoa". Laguntza eskatu dute sare sozialen bidez. "Zuon laguntza behar dugu hau zabaldu eta erreferente bilakatuko gaituen lurraldea izateko!!".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude