Getxoko udal-gobernuak (EAJ-PSE) Diru-laguntzen Plan Estrategikoan presoen sakabanaketari aurre egiteko jasota zeuden laguntzak kentzeko asmoa duela deitoratu du asteazkenean EH Bilduk. Koalizio abertzaleak salatu duenez, erabaki hori "PP alderdiagaz jarrerak hurbiltzearen truke" egin gura du gobernu-taldeak.
Sakabanaketaren ondorioz presoen senideek aurre egin behar dituzten gastuak arintzeko laguntzak onartu ziren Getxoko Udaleko 2016ko Diru-laguntzen Plan Estrategikoan, EH Bilduren eta gobernu-taldearen (EAJ-PSE) arteko aurrekontu-akordioaren ondorioz. Koalizio abertzaleak gogoratu duenez, laguntzok Getxotik 250 kilometro baino gehiagotara preso dauden senideek jaso ahal zituzten.
Udalak jakinarazi duenez, 40.000 euroko diru-partida prestatu zuten zeregin horretarako, eta, denera, 14.040 euro esleitu ziren urte horretan; 2016a izan zen familiek laguntza hori jaso zuten urte bakarra. Izan ere, 2018an gobernu-taldeak PP alderdiagaz ituna egitea adostu zuen, "sakabanaketari aurre egiteko laguntzak ez ematearen truke", EH Bilduk deitoratu duenez. Hala ere, dirulaguntzok Plan Estrategikoan jasota ei zeuden oraindino, "nahiz eta azken hiru urteetan eman ez dituzten arren. Hala, etorkizunean horiek emateko aukera zegoen", gaineratu dute koalizio abertzalekoek.
Dena dela, asteazken goizean egindako bilkuran aditzera eman denez, etorkizunean laguntzak emateko aukera kenduko dutela deitoratu du EH Bilduk, irailaren 29an egingo den osoko bilkuran hori onartu ondoren. "Erabaki hori sakoneko keinu politikoa da, eta argi erakusten du EAJk ez duela inolako asmorik EH Bildurekin negoziatzeko eta bere hautua PPrekin adostasunetara heltzea dela. Argi utzi dute EAJk eta PSEk erabaki honekin PPrengana hurbildu nahi izan dutela. Izan ere, diru-laguntza horiek Plan Estrategikotik kentzea Alderdi Popularraren etengabeko eskakizuna izan da azken hiru urteetan".
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]