Getarian jartzera doazen lehen hegalabur haztegiak zer ekarriko du?

  • Gipuzkoako Getariako kostatik 3,7 itsas-miliatara (6,6 kilometrora) jartzear dira Euskal Herriko lehen itsas zabaleko arrain haztegia. 50 metroko diametroa eta 40 metroko sakonera dute bi kaiolek. Bertako itsas baldintzetara ongi egokitzen badira, 2025eko udan 50 hegalabur edo zimarroi gizenduko dituzte bertan. Eusko Jaurlaritzak bultzatu du proiektua eta Itsasbalfego enpresak burutuko du (%70 Kataluniako Balfego enpresarena eta %30 Aztirena). Bizkaiko eta Gipuzkoako ontzien hegalabur kuota osoa hara bideratuko den proiektuak bi lurralde horietako kofradien oniritzia du, eta orain arte ez du eztabaida handirik sortu kalean. Azaroaren 14an Getarian mahai-ingurua antolatu du Artzape euskara elkarteak eta bertan parte hartuko duen Lorea Flores elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Badago, bai, mamirik gai honetan.


2024ko azaroaren 07an - 07:30
Azken eguneraketa: 09:25
Balfego enpresak Mediterraneoan duen hegalabur haztegi bat. mispeces.com

Oraingoz ez da hegalabur edo zimarroirik egongo Getariako kostaldean jartzear diren bi kaiola handietan. Itsasoko egoerara ongi egokitzen bada, Itsasbalfegoren helburua da 2025eko udan 50 hegalabur gizentzea. Epe motzean beste lauzpabost kaiola jartzeko oniritzia azaldu du Eusko Jaurlaritzak eta guztira 7 milioi euroko kostua luke, hiruzpalau urtean 1.100 tona gizentzera iristeko, hau da, Gipuzkoa eta Bizkaiko ontzien hegalabur kuota osoa berari saltzeko.

Hori ez da aldaketa izango, izan ere, 2010etik Gipuzkoa eta Bizkaiko kofradiek beren hegaluze kuota saldu egiten dute, ekonomikoki errentagarriago ateratzen zaielako arrantzatu eta hegaluzea saltzea baino. Gaur egun kuota Balfego enpresari saltzen diote eta enpresa kataluniarra nagusi da Mediterraneoan. Baina Jokin Sagarzazuk Berriako artikuluan azaldua duenez, iaz Espainiako Gobernuak legea aldatu zuen eta ontzi batek bi urtean ez badu dagokion kuota arrantzatzen, galdu egingo du eskubidea. Horregatik, formula aldatuko dute: hemengo ontziek "arrantzatuko" dute Itsasbalfegoren kaiolatik eta Balfegori salduko diote arrain hori.

Eredu honek dakartzan galderak

Greenpeaceko Euskal Herriko arduraduna den Lorea Flores mintzatu da Egonarria saioan. Berak parte hartuko du azaroaren 14an Getarian egingo den mahai-inguruan. Hemen elkarrizketa osorik ikus-entzungai:

Hainbat galdera zabaltzen ditu arrain haztegiak: kanaberekin arrantzatzetik inguraketa teknikara pasatuko dira ontziak. 12 Mila elkarteak zabaldua duen aldarria da kostaldetik lehen 12 miliatan artisau arrantza soilik egin dadila, espezieak lasai ugaldu daitezen eta itsas zabalean ari diren ontzientzat ere onura izan dadin; proiektu honek, ordea, 3,7 miliatara ezarriko ditu kaiolak, ontzi handiek arrantzatuko dituzte inguraketa tekniken bidez... zer ondorio izango ditu artisau arrantzaleentzat? Zenbat lanpostu sortzen ditu eredu batek eta besteak, hau da, gizartean zer ekarpen egiten du eredu bakoitzak?

Floresek azaldu duenez, enpresa hauek botika kimikoak erabiltzen dituzte kaiolak infekzioetatik babesteko eta pilatuta dauden animalien artean zabaldu ohi diren gaixotasunei aurre egiteko, antibiotiko bidez, adibidez. Substantzia kimiko horiek itsasora isuriko dira, kostaldetik oso gertu.

Nork jango ditu euskal kostaldean gizendutako hegalaburrok? Hemengo ontziek bertatik "arrantzatu" eta Balfegori salduko badizkiote, eta Balfegok orain arte bere arraiki asko Asian saltzen baditu...

Testuinguruaz ere mintzatu da, Mediterraneo itsasoa berotu izanak ekarri omen du Balfegok hango haztegietan emaitza kaskarragoak jasotzea, eta Kantauri itsasoa epelduz doan heinean, etorkizunerako baldintza hobeen bila etorri ote da Euskal Herrira?

“Nora garamatza Getariako zimarroi haztegiak?” mahai-ingurua, azaroaren 14an Getarian

Galdera horretatik abiatuta, proiektuari buruzko ikuspegia jorratzen arituko dira Izaskun Suberbiola (Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko arduraduna), Lorea Flores (Euskal Herriko Greenpeaceko koordinatzailea), Leo Belaustegi (arrantzale ohia eta Ondarru 12 milako kidea), Leandro Azkue (Jaurlaritzaren Arrantza eta Akuikultura Zuzendaria) eta Tomas Otamendi (kirol arrantzalea eta Malkorbe Amarristen Elkarteko batzordeburua).

Artzape euskara elkarteak antolatu du mahai-ingurua eta Mirene Begiristain arituko da dinamizatzaile lanetan. Azaroaren 14an izango da, 18:30ean hasita, Berdura plazan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Hontz zuriarekin bakeak egitea komeni zaigu, gure zaindaria da

Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]


48 eragile batu dira Donostian turistifikazioaren aurka antolatutako manifestaziora

BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.


2025-06-02 | ARGIA
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea

Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]


English remedies

Udaberriko loreez zirriborroa neukan egina gaurko artikulurako, naturaren zikloei begira idaztea eta garaian garaikoa ekartzea gustatzen baitzait baina artikulugile daramadan denboran ikasi dut maiz gaia ezin duela norberak aukeratu, biziak ekartzen dituelako beste gai batzuk.


Liztortzar europarra
Handiena arazo artean

Europan jatorria duen liztor espezierik handiena omen zen, duela gutxi arte… Orain badu eta horretan nork lehiatu. Eta horretan bakarrik izango balitz, gaitzerdi. Goazen lehenbizi bere bizimodua hobetoxeago ezagutzera!


2025-06-02 | Jakoba Errekondo
Iraultzak pobretzea dakar, motzarelo

Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa. 


2025-06-02 | Garazi Zabaleta
“Metalezko bastoiak ikusten dira orain, baina hurritz makila betiko erreminta izan da gurean”

Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte nituela edo hasi izan nintzen”, dio. Urteekin, aitak jarduna utzi zuen, baina... [+]


Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Eguneraketa berriak daude