Jatorriz kosovotarra den eta Bartzelonan bizi den Gani Jakupi kazetaria da, eta argazkilaria. Baina ilustratzailea ere bada, eta marrazkilaria eta argazkilaria. Eta esperientzia eta jakituria horiek guztiak biltzen ditu liburu honetan. Komikia esan behar nuen, baina ez da komiki hutsa.
Liburuak 2 zati ditu. Gerraosteko Kosovori buruzko erreportaia egin behar duen Jakupiri berari buruzko nobela grafikoa, batetik. Eta gerra-kazetaritzari buruzko hausnarketa-erreportaia, bestetik.
Lehen binetatik, egoeraren lazgarria eta itogarria nabarituko dugu, egileak, kolore arre hori-marroixkak bakarrik baitarabiltza. Orrietan barneratu ahala, koloreen konbinaketa mugatu honek erre egingo du giroa, kirastu egingo ditu marrazkiak eta gorrotoz kutsatu marrazkietako Kosovoko airea.
Gerra piztu zenez geroztik, egileak ezin izan du gurasoekin harremanetan jarri. Horrexek piztu du Espainiako aldizkari baten interesa eta Jakupiren bidaia ordaintzeko prest agertu da, gurasoen bilaketaren kontaketa esklusibitatez jasotzearen truke. Azkenean, ordea, erreportajea izan behar zuen hura, nobela grafiko bilakatuko da.
Jakupi, ordea, ez da bakarrik abiatuko, beste gerra-kazetari batek lagunduko du: Domingo, berak kritikatu nahi dituen jarrera guztiak pertsonifikatuko dituen kazetaria. Jakupirekin batera egingo dugun bidaian, Kosovoko gerraren ankerkeriaren alderdi guztiak azalduko zaizkigu: izen-deiturekin identifikaturiko borrero eta biktimak, mendeku gosea, hilketak, garbiketa etnikoa, komunikabideek jokatzen duten papera… Kale kantoietan, herri erdi hustuetan, hobi komunetan edo hoteletako hall-etan, izugarrikeriekin batera, protagonisten hitzak eta egilearen hausnarketak jasoko ditugu, deseroso sentitzeraino: “Niri etxea erre zidaten”; “Hori ez da ezer; niri familia barruan zegoela erre zidaten etxea!”
Komiki honen irakurketa ez da samurra; eta horixe da bere helburua, kontzientziak astintzea: “Publikoak drama nahi duenean, bost axola zaio miseria”. Eta “gerrako paparazzi”en lan egiteko modua salatzea: “Onartezina da jendea posatzen jartzea informazio-argazkietan. Are gutxiago, gerra batean. Pertsonek kezkatu behar gaituzte, ez konposizioak!”.
Liburuaren azken zatian, gerrako kazetaritzari eta argazkilaritzari buruzko hausnarketa egiten du egileak. Eskarmentuak, erreportarien posizio zailaz jabetzera eraman du, lekuko diren errealitatearen eta informazioa transmititu behar duten hedabideen artean. Eta behin eta berriz errepikatzen den dilema eta kezka kazetariek eta argazkilariek subjektuarekiko hartu behar duten distantziaren inguruan. Erreflexio horiekin batera, sei gerra-argazkilari elkarrizketatzen ditu: Santiago Lyon, Ron Haviv, Javier Bauluz, Sandra Balsells, Hazir Reka eta Christophe Chatelot. Irakurri dizkiegun esaldien artean, honako hauek:
Irakurlearenagana, garunetik, begietatik, bihotzetik edo sabeletik iritsi zaitezke. Kazetariak erabaki behar du zein bide izango den eraginkorrena.
Kazetariak, egiaren -eta ez ideologia baten- zerbitzuko behar du izan. Notarioek bezala egin behar du lan.
Dokumentazio-argazkilaritzak bere etika babestu behar du, teknologiak eskaintzen dituen aukeren aurrean, bere fidagarritasuna mantendu nahi badu.
Irakurri ondoren ere, zer pentsa emango dizun komikia.
Oharra: Kike Amonarrizen Algara edo ez gara blogean argitaratutako artikulua.
Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024
---------------------------------------------------------
1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]
SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.
Burgosko Gamonalen 2014ko urtarrilean gertaturikoa M15 mugimenduak eta antzekoek hauspotutako protesta soil batzuk izan zirela uste duena, oso erratuta dabil. Auzoaren memorian arakatzea besterik ez dago konturatzeko zer nolako eragina izan zuten iraganeko galera sentimenduak,... [+]
Mila lan egitetik bizi dira, sarri, marrazkilari eta ilustratzaileak. Ezaguna da sektorearen aspektu hori. Prekarietatea deitu ahal zaiona nagusiki; ikusezina izatea ere bai. Paula Estévez (Donostia, 1984), esaterako, ARGIAn ikusi izan dugu azken bost urteotan, sarri... [+]
Craig Thompson kultuzko eleberri grafikoen egile estatubatuarra Europan izan da bere azken lana aurkezten, Raíces de ginseng (Astiberri, 2024). Bilbon bi aurkezpen egin ditu eta artista atsegina, hurbila eta azkarra dela erakutsi du –euskaraz “mila... [+]
Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.
Ño komikiaren testuen egile Miren Artetxe eta Eli Pagola, eta Maitane Gartziandia ilustratzailea Bilboko La Sinsorga kulturgune feministan (Askao Kalea, 9) izango dira gaur, arratsaldeko 19:00etan, haien lanaz hitz egiteko.
Azaroaren 17an eta 18an izango da, ostiralez eta larunbatez, Hernaniko Atsegindegi plazan
Testuak: Eli Pagola eta Miren Artetxe
Ilustrazioak: Maitane Gartziandia
Argia, 2023
------------------------------------------------------
Komikia hasi aurretik eta amaitu ondoren bai azal eta kontrazalean, bai tapa eta barruko tapetan informazio... [+]
Maitane Gartziandia, Eli Pagola eta Miren Artetxe egileek komikiaren lan prozesua eta mamia azalduko dituzte Kulturarteko Plaza Feministan irailaren 28an, komikiaren marrazki originalez lagunduta. Urriaren 5ean Iruñeko Laban aurkeztuko dute beren lana egileek.
Biga (5 liburu)
Gidoia: Romain Pujol
Ilustrazioak: Vincent Caut
Astiberri
----------------------------------------------------
Hamaika ipuin irakurri dizkiegu etxean zazpi eta bederatzi urteko seme-alabei, eta esango nuke sekula ez ditudala hain engantxaturik... [+]
Anker
Gidoia: Gregorio muro harriet
Ilustrazioak: Alex Macho
Kolorea: Garluk Aguirre
Harriet, 2023
2019ko urtarrilean dago kokatuta Anker komikia. Errusiako lurraldeetan, Txina eta Ipar Koreako mugetatik gertu. Bertan, Siberiako basoak soiltzen ari diren mafiak... [+]