Agintariek erabiltzen duten diskurtsoa aztertzea ezinbestekoa da, diskurtso horiek errealitatean eragiteko eta berau eraldatzeko duten gaitasuna handia baita, bai plano psikologikoan, sozialean, ekonomikoan zein politikoan ere. Eta horixe etorri zitzaidan burura Macron presidente frantziarrak koronabirusaren inguruko lehen diskurtso bortitza entzun nuenean.
“Gerran gaude!”. Horixe izan zen mandatari frantziarrak koronabirusaren inguruan egin zuen lehen agerraldi nagusian esan zuena. Zazpi aldiz erabili zuen esaldi inpaktante hori. Eta pentsatzekoa da behin eta berriz, eta nahita azpimarratutako esaldi horren atzean, osasun kezkaz baino askoz ere arazo larriagoa zuela gogoan Macron presidenteak: koronabirusak jendartean eta batez ere ekonomian izango duen eragin suntsitzailea ikusirik, nola ziurtatu egungo jendarte eredu kapitalistaren etorkizuna? Eta, gerra aipatu zuenean, gerraren estrategiaz aurre egitea pentsatzen ari zela adierazi zuen argi eta garbi, plano sozialean, politikoan, ekonomikoan eta baita komunikatiboan ere.
Izan ere, Macron eta Sanchez presidenteak ezezik, munduko beste mandatari asko ere jabetu da gaur arte, gure artean hegemonikoa izan den jendarte eredu honek oso etorkizun beltza duela; bere benetako izaera, mugak eta injustiziak agerian utzi baititu larrialdiak. Planetako arduradun politiko nagusiak “zientziaren” izenean justifikatu dituzte eginiko hautu guztiak, zientziak eta ideologiak zer ikusirik ez balute bezala, beren benetako hautu politikoa modu horretan justifikatuz.
Ondorioz, sare sozialetan eta hedabideetan hasi da dagoeneko biharko eredu berriaren inguruko eztabaida. Nolako jendarte eredua behar dugu? Nolako ekonomia? Nolako zaintza? Ez dago garbi koronabirusaren krisialdi erraldoiak kapitalismoaren gaurko ereduaren erabateko porrota ekarriko duen ala ez, baina garbi dago etorkizunean dena ezberdina izango dela. Horregatik, eskuina kapitalismoa birpentsatzen hasi da eta gauza bera egiten ari da ezkerra, benetako aternatiba bihurtzeko duen aukera paregabe hau alperrik ez galtzeko, 2008an gertatu zen bezalaxe.
Baina egungo jendarte eredu kapitalista ez da berez eroriko, botatzen ez badugu, behintzat. Gauzak horrela, ezker antikapitalista anitzaren lan guztia helburu horri begira jarri beharko genuke. Ezkerraren estrategia osoa denon artean birpentsatu behar dugu eta ezkerra kalean nola egituratu eta dinamizatu behar dugun adostu behar dugu, eraldaketa prozesuaren motorra ezin baita egungo instituzioetan kokatu. Instituzioetan egon behar dugu, instituzioetatik at nagusituko dugun dinamika indartzeko. Hegemonia osoa aldatzeko lana bideratu behar dugu guztiok arlo guztietan.
Izan ere, kapitalismoak erakutsi du azken bi mendeetan bere burua berrosatzeko gai dela bizi izan dituen krisialdi ezberdinetan. Bere burua eraldatzen jakin du egoera berrira egokituz, baina betiko helburuei eutsiz. Eredu ekonomikoak berrikusi izan ditu. Gauzak asko aldatu ditu, funtsezkoa ez aldatzeko. Eta oraingoan ere hori egiten saiatuko da, Naomi Kleinek azaldutako Shockaren Doktrina berriz baliatuz.
"Ez al da auzoz auzo egiten ari garen elkartasun sareen bidezko lan komunitarioari marko globala emateko unea iritsi?"
Eta euskal lubakian nola egingo diogu aurre honi? Zertan dago indar harremana Euskal Herrian? Zertan dago bi ereduen talka eta konfrontazioa? Zertan dago borroka ideologikoa? Zertan dago borroka mediatikoa? Non dago masa borroka? Non dago kapitalismoaren eredu alternatiboa? Ba al dugu espazio antikapitalista egituraturik erronka hauei guztiei modu adostuan eta estrategikoan aurre egiteko? Gaurdanik eta egungo krisialdia gainditu aurretik, horretan hasi beharko genukeelakoan nago.
Zoom, Meet eta horrelako programak zapaltzen gaituztenekin bilerak egiteko baino, ez al genituzke ezkerraren esparru sozial, sindikal eta politikoa bilduko lituzkeen espazio politikoa eta estrategia lantzeko erabili behar? Ez al da auzoz auzo egiten ari garen elkartasun sareen bidezko lan komunitarioari marko globala emateko unea iritsi?
Euskal Herriko sektore antikapitalista guztiak bildu eta, sozialismoa ipar, garatu behar dugun eredu alternatiba horretan zein izan daitezkeen urrats bideragarriak eta metatzaileak aztertu behar ditugu. Jabego pribatuaren edota merkatuaren abolizioa eskatzetik hasi behar dugu? Ez dut uste. Baina badaude beste aldarrikapen batzuk, hala nola soberania eskuratzea, sektore estrategikoen izaera publikoa indartzea, enplegua defendatzea, banku publikoa sortzea, sektore ekonomiko batzuen nazionalizazioa bultzatzea, hedabideen demokratizazioa eskuratzea, langile mugimenduaren subjektu berria osatzea, herri ekimenari zentralitate osoa ematea, aberastasunaren birbanaketa helburutzat duen bestelako politika fiskala ezartzea, ekonomia soziala eta feminista ezartzea, komunitatea ardatz bihurtzea, euskara normalizatzea, autogestioa bultzatzea… Hau da sozialismora eramango gaituen klase borroka eta nazio askapenerako borroka bere ezaugarri guztietan indartzea eta konfrontazioa areagotzea.
Antikapitalistak elkartuko gaituen espazioa eta estrategia finkatzen hasteko urrats zehatzak emateko garaia da, bizitza komunitarioa eta zerbitzu publikoen defentsa abiapuntutzat hartuz. Koronabirus politikoa da gainditu behar duguna.
*Joseba Alvarez Sortuko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]