Gerra amaitzeko Errusiaren eskakizunak, argitan

Zuzeneko jarraipena
  • BBCk argitaratu duenaren arabera, bi kategoriako eskakizunak ditu Errusiak: lehenak, Ukrainak erraz onartuko lituzkeenak dira, eta, bigarrenak, Ukrainak onartzeko zailak direnak.

    Atzoko albiste nagusiak esteka honetan irakurri ditzakezu.

Turkian Errusia eta Ukrainako gobernuetako ordezkariek egindako bilkura.. Argazkia: Cem Özdel/Anadolu
Errusiako armadak misil hipersonikoak erabili ditu lehenengoz Ukrainan

Errusiak adierazi du 'Kinzhal' misil hipersonikoak erabili dituela lehenengoz Ukrainako inbasioan. Deliantin udalerriko lurrazpiko arma biltegi bat bonbardatu du Errusiak misil hauei esker.

Ukrainako hego-mendebaldeko Ivano-Frankivsk eskualdean dago Delantin udalerria.

AEBetako lau soldadu hil dira Norvegian, NATOren ariketa militarretan

Martxoaren 14tik apirilaren 1era bitartean, NATOko 27 herrialde eta Suedia eta Finlandia ariketa militar batuak egiten ari dira Norvegian, Ukrainako inbasioak eragin duen tentsioaren igoerara moldatzeko. Bart gauean aire-istripu bat izan du AEBetako hegazkin batek, eta barruan zeuden lau soldaduak hil egin dira.

Guztira 29 herrialdeetako 30.000 soldadu inguru ari dira parte hartzen Norvegia iparraldeko ariketa militarretan.

Bulgariak ez du armarik bidaliko Ukrainara

Bulgariako lehen ministroak, Kiril Petkovek, adierazi du ez duela armarik bidaliko Ukrainara. Nahiz eta Bulgaria NATO aliantzako kide izan, armarik bidaliko ez duela adierazi du bere lehen ministroak: "Gatazkatik hain gertu egonda, une honetan esan behar dut ez dugula armarik bidaliko Ukrainara; ez da posible". Hala ere, laguntza humanitarioa bidaltzen jarraituko dutela adierazi du.

Kiril Petkov, Bulgariako lehen ministroa.

 

Gerra amaitzeko Errusiaren eskakizunak, argitan

BBCk argitaratu duenaren arabera, bi kategoriako eskakizunak ditu Errusiak: lehenak, Ukrainak erraz onartuko lituzkeenak dira, eta, bigarrenak, Ukrainak onartzeko zailak direnak.

Albistea osorik esteka honetan.

Mariupoleko setioa gobernuaren eta Azov Batailoiaren arteko zatiketa eragiten ari da

Aste asko daramatza Ukraina hegoaldeko Mariupol hiriak Errusiar tropek inguratuta. Mariupol maidanaren ostean Azov Batailoiaren gotorlekuetako bat izan da, eta gaur egungo egoera kritiko honetan, kontraofentsiba antolatzea eskatu dio batailoi neonaziak Ukrainako Gobernuari: "Desblokeatu Mariupol! Gorde Ukrainako hiria!" adierazi du sare sozialetan National Corps alderdiak, Azov Batailoiaren gorputz politikoak.

Hala ere, gobernuak erantzun du Mariupoleko setioak ez duela irtenbide militarrik. Zelenskiren aholkularia, Oleksey Arestovich, izan da Facebookeko bideo batean hau bera adierazi duena. Ez dute Mariupolen desblokeorako kontraofentsibarik egiteko aukerarik ikusten.

Jarraipenari ekingo diogu

Egun on! Asteburu honetan ere Ukrainako inbasioaren jarraipen berezia egingo dugu.

Atzoko albiste nagusiak esteka honetan irakurri ditzazkezue.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025eko azaroaren 12
Higadura

2025eko maiatzaren 28
Istanbul II

Eguneraketa berriak daude