Reutersen arabera, gaur Errusiako armadak Kieveko Artem fabrika bonbardatu du. Antza, aire-aire misilak fabrikatzen espezializatuta Lukyanivka auzoko fabrika.
Errusiak aipatu du Suedia eta Austriaren neutraltasun ereduak kontuan hartzeko modukoak direla akordioaren bidean. Ukrainak erantzun dio ez dituela eredu horiek onartzen eta berea behar duela, propio beretzat egindakoa, baina aitortu du proposamenak baduela baliorik aurrera egiteko. Albiste honetan informazio gehiago.
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak adierazi duenaren arabera, Errusiar tropek inguraturiko Sumy hiritik zibilez betetako 140 autobus atera dira Ukraina erdialdeko hiri seguruagoetara. Gurutze Gorriaren arabera, ebakuazioa modu seguruan eman da.
UPDATE: We’re facilitating the safe passage of civilians out of Sumy, #Ukraine.
— ICRC (@ICRC) March 15, 2022
Together with @RedCrossUkraine, we’ll lead two convoys of approximately 70 trucks.
We desperately hope this will help people leaving Sumy to reach a safe haven. pic.twitter.com/WcC7sJSqbC
Oleksy Arestovych Zelenski presidentearen aholkularia elkarrizketatu du Dimitry Gordon Ukrainako kazetari eta aurkezleak, eta aholkulariak uste du Ukrainako gerra apirila erdian amaituko dela, "egoera okerrenean jarrita".
"Bi aterabide daude. Lehena: negoziaketek aurrera egiten badute, hemendik gutxira, aste batera edo bira, Errusiako tropek alde egingo dute. Bigarrena: Errusiak erreserba gehiago hartzen baditu, ulertzen dugu ez dutela akordio batera iritsi nahi, eta Ukraina erasotzeko beste saiakera bat egingo dute. Hori gertatzen bada, beste aste bat beharko dugu haiek zanpatzeko, eta ez dute erreserba gehiago izango. Bigarren aukera hau ematen bada, denak hilabete gehiago iraungo du, apirila erdiraino", adierazi du Arestovychek.
The Mother of All Talkshows programan elkarrizketatu dute Scott Ritter marine ohia, eta adierazi du 2013tik mendebaldeko potentziak Ukrainako neonaziak entrenatzen eta botere postuetara bultzatzen aritu direla.
Albistea osorik irakurri dezakezu esteka honetan.
Errusiako armadak Dnipro hiriko aireportua bonbardatu du, eta Ukrainako agintarien arabera, "guztiz suntsituta" geratu da; Ukrainako bigarren hiri nagusia da Dnipro, Kieven atzetik.
Bestalde, Errusiako armadaren bonbak Kieveko etxebizitza bloke batean erori dira, eta hiriburuko alkatearen arabera, lau pertsona hil dira.
Kharkiven ere bart gauean bonbardaketak izan dira, hainbat iturriren arabera.
????Fuertes bombardeos durante la noche en Kharkov. pic.twitter.com/HyS3EPNzz7
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 15, 2022
NEXTA informazio agentziak Zelenski Ukrainako presidentearen hitzak jaso ditu, eta dio Ukraina ez dela NATOn sartuko: "Garbi dago Ukraina ez dela NATOko kidea, eta hori ulertzen dugu; zentzuzkoak gara. Urteak daramatzagu entzuten ateak irekita genituela, baina orain bertan sartzea ukatzen digute. Herritarrak hau ulertzen ari dira, eta horrek alaitzen nau".
Ukrainak 2008an egin zuen NATOn sartzeko eskaera, eta etorkizunean aliantza atlantikoan sartuko zela akordatu zuten.
NATOn ez sartzea da inbasioa amaitzeko Errusiak Ukrainari jarritako baldintzetako bat.
❗️Zelenskyy: "We realized that #Ukraine will not become a member of NATO. We understand this, we are adequate people."
— NEXTA (@nexta_tv) March 15, 2022
"#Kyiv needs new formats of interaction with the West and separate security guarantees" pic.twitter.com/aZRzhj1Yli
Mariupol hiria Errusiar armadak inguratuta du duela asteak, eta bertako biztanleak arazo asko ari dira izaten hiria uzteko; batez ere, Errusia eta Ukraina ez direlako gai su-etenak errespetatzeko. Gaur, hala ere, 2.000 auto inguruk hiria atzean utzi ahal izan dute, Mariupoleko Udalaren arabera, eta beste 2.000 auto ateratzeko zain daudela gehitu du.
Bestalde, Ukrainako Lehen Ministro Ordeak, Iryna Vereshchukek, adierazi du Mariupolera bidean zegoen konboi humanitarioak ezin izan duela aurrera egin. Mariupoletik 65 kilometrora dagoen Berdyansk hirian geratu da konboia.
Gaur Ukrainaren indar militarra kaltetzeko beste operazio bat egin du Errusiako armadak, Kieveko Artem arma fabrika bonbardatuz. Antza, aire-aire misilak fabrikatzen zegoen espezializatuta lantegi hau.
???? Se informa que Rusia ha atacado una fábrica de Artem, empresa dedicada a producir armamento militar, en Kiev. pic.twitter.com/7XC5F9u4rM
— Descifrando la Guerra (@descifraguerra) March 15, 2022
Ukrainako gerraren benetako izar bihurtu dira droneak, baina ez hainbeste ohiko gudu-zelaian, baizik eta gudari ere badagokion baina oso bestelakoa den eremu batean: gerra-propaganda. Moskuk eta Kievek erabiltzen dituzte tripulaziorik gabeko hegazkinek grabatutako bideoak beren... [+]
Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]
Badator gerra handi bat. Gastu militar ziztrin horiekin ez goaz inora. Trumpek bakarrik utziko gaitu oraingoan. Herritarrek prest egon behar dute Putinen aurrean... Europar Batasuneko agintarien artean nagusitzen ari den diskurtso hori, hitz bakarrean laburbiltzen da:... [+]
Bi urte Polonian preso daraman kazetaria "berehala" askatzeko exijitu dute ehunka lagunek Gernikan. Madrilen, Espainiako Kongresuaren aurrean elkarretaratu dira alderdi ugaritako diputatuak; Espainiako Atzerri ministro Jose Manuel Albaresen esanetan, kazetariaren... [+]