German Rodriguezen hilketa ikertzeko Argentinako justiziara joko dute senideek

  • Frankismoaren krimenen kontrako auzian, Argentinako Maria Servini epaileak 1978ko San Ferminetan gertatutakoa iker dezala nahi dute German Rodriguezen senideek eta San Fermines 78 Gogoan plataformak. Asteartean, ehunka lagun bildu ziren poliziak hildako iruindarraren omenaldian.


2014ko uztailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
German Rodriguezen omenezko monolito aurrean ekitaldia egin zuten beste behin (Argazkia: El Diario.es)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gertakari haien erantzuleak epailearen aurrera eramateko “itxaropenak” bultzatuta ekingo diote justiziaren bideari senide eta lagunek. 36 urteren ondoren ez dute inolako azalpen ofizialik jaso eta epaileek inor ez dute zigortu. Horregatik joko dute atzerrira justizia bila.

1978ko uztailaren 8an poliziak balaz eraso zituen herritarrak zezen plaza barruan eta kanpoan; liskarrak Iruñea osora zabaldu ziren. Hamarnaka zauritu izan ziren eta horietako bat, German Rodriguez, hil egin zuten bala batek buruan jota. Hurrengo egunetan protestak Euskal Herri osora hedatu ziren eta poliziak Joseba Barandiaran gazte donostiarra ere hil zuen balaz.

Iruñeko oldarraldiaren ostean, Ignacio Llano gobernadore zibilak dimititu egin omen zuen eta Rubio eta Ávila komandanteak tokiz aldatu zituzten. Azkeneko honek “indar guztiekin tiro egin, ez arduratu hiltzen baduzue” agindua eman zuen:

Askorentzat baina, gertaeren erantzule nagusia Martin Villa Espainiako Gobernazio ministroa da, baita José Sainz orduko polizia-burua ere. Peñek ikerketa batzorde bat martxan jarri zuten eta abokatuen bidez diligentziak hasi, baina Espainiako justiziak sumario horiek guztiak artxibatu egin zituen.

German Rodriguezen omenaldian Joseba Barandiaranen anaiak ere izan dira eta “egia” jakin nahi dutela esan dute.

Ahotsa.infok indarkeria polizialaren biktima izan zen gaztearen anaia Fermin Rodriguez elkarrizketatu du. Gertatutakoa ezin dela ahaztu esan du eta Argentinako kereilak horretan lagunduko duela uste du: “Nire ametsa da Martin Villa eta 1978ko San Ferminetako beste erantzuleak errudunen aulkian eserita eta zigortuta ikustea. Badakit hori ez dela oso egingarria, baina gustatuko litzaidake gutxienez pertsona hauek ofizialki arduradunak izan zirela esatea eta historiak gogoratu ditzala gauzak izan ziren bezala”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1978ko San Ferminak
Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


2024-01-24 | Ahotsa.info
Nafarroako Auzitegiak atzera bota du 1978ko Sanferminetako gertaeretako helegitea eta elkarteak berriro aurkeztuko du kereila

Sanfermines-78: gogoan! elkarteak, German Rodriguezen ahaideek, 1978ko sanferminetako gertaeretan larriki zauritutako pertsonak eta Iruñeko Peñen Federazioak 2019ko urtarrilean kereila bat paratu zuten 1978ko sanferminetan, Iruñean, jazotako poliziaren... [+]


Enegarrenez eraso diote German Rodriguezen plakari

Asteburuan hautsi dute hilarriaren ondoko xafla, itxura guztien arabera palanka baten bitartez, Iruñeko SF78 Gogoan plataformak salatu duenez


Martín Villa auzipetua, eta espainiar trantsizioa auzitan

Espainiako gobernazio ministro izandakoa gizateriaren aurkako krimenengatik epaitu nahi du Argentinako justiziak. 1976ko martxoaren 3ko eta 1978ko Sanferminetako sarraskiengatik auzipetu du María Servini de Cubría epaileak, kereila argentinarraren barruan.


Martín Villa
Frankismoaren krimenengatik erantzuteko ordua

Rodolfo Martín Villa (Santa María del Páramo, León, 1934), poliziak Euskal Herriko historia hurbilean egindako sarraski odoltsuenen arduradun politikoa da, 70eko hamarkadan ministro izan zen garaian. Frankismoaren Krimenen Aurkako Argentinako Kereilan... [+]


2019-12-10 | Guaixe .eus
1978ko sanferminetako gertakariek badute liburua

¡No os importe matar! Sanfermines 78: Crimen de estado liburuaren aurkezpena hartuko du Altsasuko Gure Etxea eraikinak asteartean, 19:00etan 


2019-10-31 | ARGIA
Kereila jarri diete Zoido eta Grande-Marlaskari, 1978ko Sanferminen inguruko agiriak ezkutatzeagatik

Sanferminak 78 Gogoan! elkarteak eta poliziak hildako German Rodriguezen anaiak jarri dute kereila espainiar barne ministroen kontra, Zigor kodean oinarrituz.


Martin Villa eta polizia buruen kontrako kereila jarri du 78ko San Ferminak Gogoan plataformak

1978ko uztailaren 8an gertatutakoa estatuaren krimena izan zela azpimarratu dute SF78 Gogoan plataformako kideek, aurretiaz ongi antolatutako estatu krimena.


Polizia ikerketa adierazpen askatasunaren kontrako erasoa dela esan du 78ko Sanferminak Gogoan plataformak

Sanferminetan 1978ko inpunitatea salatzeko balkoietan jarritako pankarten ardura bere egin du kolektiboak, eta "estatua kalumniatzeagatik" deklaratzera deitutako herritarren kontrako diligentziak ixteko eskatu.


Begoña Zabala:
“The Spanish police's attack during the 1978 San Fermin festivities was part of an overall repression plan”

Begoña Zabala (Algorta, Basque Country, 1950) reached Iruñea in 1977 and was a first-hand witness of the police attack in the bullring and outside it.  She is a lawyer by profession, a member of the committee for establishing what took place, and she has... [+]


2018-07-10 | Jon Alonso
German 40 urte

Ez  dakit zehatz artikulu honek noiz ikusiko duen argia, baina imajinatzen dut ateratzerako eginda egongo dela 2018ko uztailaren 8ko ekitaldia, German Rodríguez hil zuten 40. urteurrena gogoratzeko egin behar dena.

Udaletxe plaza leporaino beteko dela ez daukat... [+]


Eguneraketa berriak daude