Genero neutrora pasa da New Yorkeko garraio publikoa

  • “Ladies and gentlemen” gehiagorik ez da entzungo megafoniatik, New Yorkeko metro eta tren geltokietan. Hemendik aurrera, kartelek eta megafonietako mezuek genero neutroa eta hizkuntza inklusiboa erabiliko dutela iragarri du hiriko garraio publikoaz arduratzen den erakundeak.


2017ko abenduaren 04an - 07:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sexua markatzen ez duten hitzak eta moldeak erabiliz (“bidaiariak”, “denak”…), “mundu guztia ongi etorria dela sentiarazi nahi dugu. Herritarrekin hitz egiteko dugun modua aldatu nahi dugu, informazio hobea eta argiagoa emateko”.

Formakuntza langileei

Londresen, iaz hasi zuten lokuzioak aldatzeko eta garraio sistemako langileak formatzeko prozesua. Helburua da bermatzea iragarki eta oharrek ez dutela inor bazter uzten, inklusiboak direla eta “Londresen dagoen aniztasun handia islatzen dutela”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Generoa
Eguneraketa berriak daude