Geldi euskara zapaltzea!


2024ko irailaren 09an - 14:38

Maiatzaren 17an euskararen alde mobilizatzeko Bernat Etxepare lizeoko ikasleek egin zuten deialdiarekin bat eginez, egun hartan Ipar eta Hego Euskal Herriko bost euskaltzalek ekintza bat burutu zuten. Baionako Suprefeturaren horman, frantses estatuko agintariei zuzendutako mezua idatzi zuten: “Geldi euskara zapaltzea”.

Ekintza horretan esku hartzeagatik, irailaren 10ean Baionan Gorka epaituko dute.

Idazki hau izenpetzen dugunak, Bernat Etxepare lizeoko ikasle izanki baxoa pasa dugun lehen hamaika ikasleetarikoak gara. 1992an zen, eta baxoa euskaraz pasa ahal izatea lehen aldiz eskatu zen. Orduan bezala, gaur ere euskarari oso atxikiak gatzaizkio, eta orduz geroztik gaur arte, euskararen alde hainbat arlotan lanean jardun dugu: irakaskuntzan, aisialdian, komunikabideetan, antzerkian...

Euskararen aldeko beste ekintza batzuetan esku hartzeagatik, martxoan Gorka jada epaitu zuten. Epaiketan, euskaraz deklaratzea debekatu zioten. Horiek hola, epaiketa bidegabe horretan ez esku hartzea erabaki zuen eta epaitegitik atera zen. Hala ere, epaiketa segitu zuten eta gogorki kondenatu zuten: hilabete bat presondegi atzerapenarekin eta 500 euroko isuna.

Irailaren 10ean, 13:30ean, euskalgintzak Baionako auzitegi aitzinean elgarretaratzea eginen du, ikasleei baxoa euskaraz pasatzea debekatzen zaiela salatzeko, frantziar eta espainiar estatuetako agintariek euskara zapaltzea geldi dezaten eskatzeko, euskararentzat justizia gauza dadin eskatzeko eta Gorkari elkartasuna adierazteko.

Guk ere, elgarretaratze horretara euskaltzaleak gomitatzen ditugu.

Bernat Etxepare lizeoko terminaleko lehen belaunaldiko ikaskideak:

Aitz Amilibia, Arantxa Irigoien, Egoitz Urrutikoetxea, Esther Perurena, Gorka Torre, Iratxe Gaztelurrutia, Maite Tellechea eta Ximun Fuchs

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-10-07 | Joan Mari Beloki
Euskal europarlamentari gehienak guda Europara zabaltzearen alde

Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude