Gdeim Izikeko preso sahararrek tratu krudela jasotzen dute kartzelan, kondena jaso eta urtebetera

  • Hemeretzi preso sahararrek zazpi urte baino gehiago daramatzate preso. Joan den uztailean izan zuten epaiketa eta hogei urtetik bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zituen Marokok.


2018ko uztailaren 25an - 10:56
Joan den uztailean egin zen epaiketan Gdeim Izikekoak

Espetxean jasaten duten egoerarekin kezkatuta dago Maitre Outed preso politikoen abokatua Por Un Sahara Libre webguneari adierazi dionez. Marokoko autoritateek ez dutelako errespetatzen giza-eskubiderik eta presoek tratu-txarrak, tortura eta bortxaketa pairatzen dituztelako.

Abokatuak adierazi duenez, salaketa ugari jarri ditu baina entzungor egiten dio Marokok eta ez du egoera aztertzeko ikerketarik zabaltzen. Senideek ere aurkeztu dituzte kexak autoritate marokoarren aurrean zein Marokoko giza eskubideen erakundean baina ez dute erantzunik jaso.

Isabel Lourenqo giza eskubideen aldeko ekintzailea arduratuta dago presoek eta haien senideek bizi duten errealitatearekin. Dioenez, familiengandik oso urrun daude presoak (gutxi gorabehera 1.200 kilometrora) eta seme-alabek asko sufritzen dute. Gainera, mugatuta dituzte bisitak.

Joan den uztailean egin zen epaiketa

2010ean Duintasunaren kanpalekua bezala izendatutakoa desegitera joandako hamaika poliziaren hilketa egotzi zien auzipetuei. Epaiketa egin ondoren bi lagun aske geratu ziren. Ordea, beste kideei hogei urtetik bizi arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien Marokoko epaitegiak.

Torturapean deklaratu zutela behin baino gehiagotan deklaratu zuten auzipetuek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


'Saharari kantari' diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Eguneraketa berriak daude