Hemeretzi preso sahararrek zazpi urte baino gehiago daramatzate preso. Joan den uztailean izan zuten epaiketa eta hogei urtetik bizi osorako kartzela zigorrera kondenatu zituen Marokok.
Espetxean jasaten duten egoerarekin kezkatuta dago Maitre Outed preso politikoen abokatua Por Un Sahara Libre webguneari adierazi dionez. Marokoko autoritateek ez dutelako errespetatzen giza-eskubiderik eta presoek tratu-txarrak, tortura eta bortxaketa pairatzen dituztelako.
Abokatuak adierazi duenez, salaketa ugari jarri ditu baina entzungor egiten dio Marokok eta ez du egoera aztertzeko ikerketarik zabaltzen. Senideek ere aurkeztu dituzte kexak autoritate marokoarren aurrean zein Marokoko giza eskubideen erakundean baina ez dute erantzunik jaso.
Isabel Lourenqo giza eskubideen aldeko ekintzailea arduratuta dago presoek eta haien senideek bizi duten errealitatearekin. Dioenez, familiengandik oso urrun daude presoak (gutxi gorabehera 1.200 kilometrora) eta seme-alabek asko sufritzen dute. Gainera, mugatuta dituzte bisitak.
2010ean Duintasunaren kanpalekua bezala izendatutakoa desegitera joandako hamaika poliziaren hilketa egotzi zien auzipetuei. Epaiketa egin ondoren bi lagun aske geratu ziren. Ordea, beste kideei hogei urtetik bizi arteko kartzela zigorrak ezarri zizkien Marokoko epaitegiak.
Torturapean deklaratu zutela behin baino gehiagotan deklaratu zuten auzipetuek.