Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa aurkeztu du Jaurlaritzak

  • Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) aurkeztutako itzultzaile automatikoa "testu labur orokorrak itzultzeko tresna lagungarria izango da". Webguneak ere itzultzen ditu eta bertan nabigatu ahala itzuli egiten du.


2012ko otsailaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51
Itzultzaile automatikoa "laguntza-tresna bat" dela nabarmendu du Jaurlaritzak.

"Tresna hau lagungarri izango zaizu testu laburrak eta webguneak gaztelaniatik euskarara itzultzeko. Beraz, laguntza-tresna bezala hartu eta kontuan izan emaitza beti gainbegiratu behar dela. Itzuli nahi den testua ondo idatzita egon behar da", dio webguneko oharrak.

"Askotan, euskarazko itzulpena zuzena izango da, edo ia zuzena, estilo kontuak alde batera utzita; beste batzuetan, ostera, euskarara egindako itzulpena zati batean bakarrik izango da zuzena. Hori ezinbestean da horrela, itzulpen automatikoaren arloan teknologiaren egoera ikusita. Kontuan izan behar da itzulpen automatikoko programa batek ez duela ulertzen itzultzen ari dena (gizakiak egiten duen moduan) eta egiten duena esaldien itzulpen mekanikoa dela", azaldu du HPSk.

2008an proiektua abian jarri zenetik orain arte 553.432 euro inbertitu ditu Jaurlaritzak (2008an 395.000 euro eta 2011n 158.432 euro).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Jaurlaritzari “kezka” sortu dio EHUko Medikuntza Fakultateko euskarazko plaza berrien kopurua %60 murrizteak

EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.


Bergarako erraustegiari Jaurlaritzak emandako ingurumen baimena baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Jaurlaritzak Valogreene enpresari ingurumen baimena eman izanari helegitea aurkeztu zioten Bergarako Udalak, Ekologistak Martxan taldeak eta Bergarako bi bizilagunek 2022ko apirilean. Udalak azpimarratu du auzitegiak arrazoia eman diola, ebatzi baitu Jaurlaritzak hartu... [+]


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute 2026-2027 ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Gipuzkoako aterpetxeetan lan egiteko euskara eskakizuna “diskriminatzailea” dela berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


Zubietako Erraustegia “gelditzeko” eskatzeko elkarretaratzera deitu du Errausketen Aurkako Mugimenduak larunbatean

Maiatzaren 24an 13:00ean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean elkarretaratzea egingo du Errausketen Aurkako Mugimenduak. Zubietako Erraustegiak sortzen duen kutsaduraren aurrean eta agente publiko eta alderdien jarrera salatzeko elkarretaratzera batzeko dei egin die herritarrei.


Larrialdietako 112 zenbakia bere onera itzuli da Telefonicako arazoa konpondu eta gero

Telefonicak intzidentzia bat izan du eta horrek sare finkoan eragin du. Ondorioz, EAEko Larrialdiei Kudeatzeko Zentroa kaltetu da. Hala ere, arazoa konpondu dela ezagutarazi dute eta 112 larrialdietako telefonoa martxan dago berriro. Nafarroan ere eragina izan du, baina... [+]


145.142 sinadura aurkeztu ditu Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak

Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]


2025-05-15 | Estitxu Eizagirre
Baserritarren Eguna
Gipuzkoako Aldundiak laborari ekologikoak diru-laguntza batetik kanpo utzi dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute

Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]


San Ixidro

Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleek akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin

Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen eta Jaurlaritzaren arteko negoziazioak ostiralean jarraituko du

“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


Eguneraketa berriak daude