“Gazteak dira laguntza bila etortzen direnen gehiengoa”

  • Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abenduaren 19an - 09:54
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Zorizko jokoez eta horiek sortzen duten mendekotasunaz mintzatu gara gaurkoan Hizpidean, Idoia Axterekin, Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin.

Mendekotasuna identifikatzeko faktoreez eta honek ekartzen dituen ondorioez mintzatu gara, bereziki hori pairatzen duen pertsonarengan eta bere inguru hurbilenean ematen direnak. Zorizko jokoen ezaugarriak eta horiek “erakargarri” egiten dituzten berezitasunak azaldu dizkigu Idoiak eta horiek sortzen duten mendekotasunari aurre egiteko modu desberdinak aztertu ditu.

Kezkatuta agertu da, mendekotasuna daukaten pertsonen profil aldaketarekin, izan ere, geroz eta gazteagoa da elkartera bertaratzen den jendea.

> Entzun elkarrizketa (mp3)


Ludopatia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.