"Gero eta jende gehiagok du arazoa jokoarekin eta gero eta gazteagoa da"

  • Nafarroan Aralar Elkarteak jokoarekin arazoak dituztenei laguntza ematen die. Urtean 100 lagun inguru artatzen ditu: ludopatak eta haien senideak hartzen dituzte irtenbideak emateko lanketa batean. Bi urteko programak garatzen dituzte psikologoen bitartez. Saioa Ieregi Elkarteko profesionalak dio zaila dela zenbait eremutan jokoaren inguruko kontrola izatea: "Tabernetan zerbitzariak daude jokorako makineriaren zainketan. Zaila da haiek jokalarien adina kontrolatzea, adibidez", azaldu du.


2024ko urtarrilaren 02an - 10:09
Argazkia: Pickpik.com

"Gero eta gehiago eta gero eta jende gazteagoak du ludopatia", esan du Euskalerria Irratian Saioa Ieregi Aralar Elkarteko psikologoak. Espainiako Loteriaren eguna da gaur [abenduak 22]. Gizartean errotua eta onartua dagoen jokoa da eta askorentzat egun zaila: ludopatentzat. Gobernuek ezarriak dituzte zenbait muga jokoaren inguruan baina motz gelditzen dira askotan. Adin txikikoek ezin dute apusturik egin legez baina zenbait eremutan hori kontrolatzea zaila dela uste du Ieregik: "Tabernetan dauden jokorako makinak zerbitzariak baino ez ditu ikuskatzen". Apustu etxeak auzo eta hiri erdiguneetako kaleetan asko izaten dira, baita jolaserako guneak ere. "Diru gutxirekin hasten da jendea apustuak egiten. Baina gutxitik handira jotzen dute ohartu gabe", adierazi du. 

Prebentzioa lantzea ere izan daiteke bide eraginkorra ludopatiari aurre egiteko: "Ikastetxeetan programa bereziak landu zitezkeen nerabeei ohartarazpenak egite aldera", esan du. Jokoa oso erakargarri egiten ahal zaio edonori: "Jokoarekin zerikusia duten alor guztiak dira positiboak. Alde onak baino ez dizkigute erakusten. Gaurko egunarekin (abenduak 22) dena da algara eta poza Espainiako Loteriaren inguruan. Inork ez du ohartarazten arriskua ere egon daitekeela", azaldu du.

Entzun Euskalerria Irratian Saioa Ieregiri egindako elkarriketa osorik beheko argazkian klik eginda. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ludopatia
2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2019-12-19 | Hala Bedi
Idoia Axte (ASAJER)
"Gazteak dira laguntza bila etortzen direnen gehiengoa"

Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.


2019-05-02 | ARGIA
Joko eta apustuen publizitatea debekatzea onartu du EITBk

"Helburua da jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea", azaldu du EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek, Administrazio Kontseiluaren batzarrean. "Hartara, eta salbuespen jakin batzuekin, jokoarekin zerikusia... [+]


2019-02-14 | ARGIA
Adin txikikoek Azpeitiko apustu etxean jokatzeko oztoporik ez dutela erakusten duen bideoa

Ernai erakundeak egindako bideoan ikus daitekeenez, 16 urteko gazteak arazorik gabe jokatzen du RETA enpresak Azpeitian ireki duen apustu etxean


Eguneraketa berriak daude