Hiru gaztetik batek dirua jokatzen du apustuetan EAEn

  • EAEko gazteen %29,2k azken urtean kirol apustuetan dirua jokatu izana aitortu du eta %5ek arazo larria izan lezake praktika horrekin, menpekotasuna garatzeko arriskua izateraino, Deustuko Unibertsitatearen inkesta baten arabera.


2018ko abenduaren 06an - 10:09
Gazteak apustu etxe batean dirua jokatzen.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gazteen drogen erabilera neurtzeko Deustuko Unibertsitateak egiten duen inkestaren IX. edizioan, 12-22 urte bitarteko 43 ikastetxetako 6.000 lagunek hartu dute parte. Apustuei dagokionez, gazteen %30 inguruk dirua jokatzen dutela adierazi dute azterketako emaitzek. Azken urtean esaterako, hamar lagunetik batek, hamar aldiz baino gehiagotan egin zuen apustu.

Manuel Gonzalez de Audikana azterketako zuzendariak azpimarratu du, gazteen jokorako joera 15 urtetik aurrera nabarmentzen hasten dela eta arazoaren sortzaileetako bat “Interneten neurrigabeko erabilera” izan daitekeela.

Juan Jose Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Menpekotasunen zuzendaria ere arduraturik azaldu da inkestako emaitzekin, “arazo berri baten aurrean gaude eta okerrerako joera har lezake”.

Ikerketaren arabera, ikasleen arteko joko praktika ohikoenak kirol-apustuak (% 29,2) eta dirua jokatzen den karta-jokoak (% 23,7) dira. Neurri txikiagoan, tragaperra makinak (% 16,6) eta Internet bidezko jokoak (% 7,4) daude.

Jokoa normalizatzea, apustu arriskutsua erreportajea irakurgai ARGIAn.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ludopatia
Saioa Ieregi, Aralar elkartea
“14 eta 18 urte artekoen %32 aritzen da jokoan”

Adin txikikoentzat jokoan aritzea debekatuta dago, baina, hala ere, Nafarroan 14 eta 18 urte artekoen artean %32 aritzen da jokoan. Ludopatiaren prebentzioan eta laguntzan aritzen da Aralar Elkartea 1996tik. Nafarroako Gobernuak prest duen Jokoaren Foru Legea "hutsune"... [+]


“Gero eta jende gehiagok du arazoa jokoarekin eta gero eta gazteagoa da”

Nafarroan Aralar Elkarteak jokoarekin arazoak dituztenei laguntza ematen die. Urtean 100 lagun inguru artatzen ditu: ludopatak eta haien senideak hartzen dituzte irtenbideak emateko lanketa batean. Bi urteko programak garatzen dituzte psikologoen bitartez. Saioa Ieregi Elkarteko... [+]


2022-02-16 | Leire Artola Arin
Joko areto kopurua murriztuko dute eta horietara sarbidea kontrolatuta egon beharko da aurrerantzean

Indarrean sartu da Eusko Jaurlaritzak eginiko jokoaren lege berria EAEn. Aurrerantzean, apustu etxeek ikastetxeetatik gutxienez 150 metrora egon beharko dute, eta bi joko aretoren artean 500 metroko distantzia errespetatu beharko dute.


2019-12-19 | Hala Bedi
Idoia Axte (ASAJER)
“Gazteak dira laguntza bila etortzen direnen gehiengoa”

Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkarteko psikologoarekin mintzatu gara zorizko jokoen inguruan.


2019-05-02 | ARGIA
Joko eta apustuen publizitatea debekatzea onartu du EITBk

"Helburua da jokoak eta apustuek sor ditzaketen adikzio arazo larrietatik pertsona ahulenak babestea", azaldu du EITBko zuzendari nagusi Maite Iturbek, Administrazio Kontseiluaren batzarrean. "Hartara, eta salbuespen jakin batzuekin, jokoarekin zerikusia... [+]


Eguneraketa berriak daude