Gazte bat larri zauritua Gasteizen

  • [Eguneraketa] Gasteizen Xuban Nafarrete izeneko gaztea zauritu du ertzaintzak ahoan pilotakada emanda. Garako kazetari Iñaki Iriondok familiako iturriak aipatuz dioenez, lurrean zegoela, ertzainek ahoan grebako propaganda sartu omen diote eta irensteko esan. Gazteak garuneko isuria du. Osakidetzako iturriek esan dute arriskuz kanpo dagoela zaintza berezietako gelan.


2012ko martxoaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Tentsio uneak bizi izan dira Gasteizen.

Goizeko kronika

Azken egunotan nabaritzen hasia zen gaur aurkitu behar genuen giroa. Lagun artean, lankideekin eta ia edonorekin komentatzen zena grebaren aldekoa zen nagusiki. Nik gogoratzen dudanez, ez da inoiz horren argi ikusi grebak izan behar zuen arrakasta.

Prentsak dagoeneko istiluren bat (hiru gazteren atxiloketa Gasteizko EHUren campusean) aipatzen zuela altxatu naiz ohetik. Baina aipagarriena jarraipen masiboaren berri izatea izan da. Mercedes-Benzeko lantegi garrantzitsua itxita zegoela aipatzea ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula (%90 inguruko jarraipena izan du grebak planta horretan).

Manifestazioa 12.00etan atera behar zen Bilbo Plazatik. Hiriko erdigunera hurbiltzeak ikuskizun bitxia erakusten zuen: kontainerrak botata edota erreta, zakarra lurretik sakabanatuta….

Kolektibo eta sindikatuek martxa propioak zeuzkaten antolatuta, hitzaldiren bat tartean. Egia esan, girotze lan bikaina betetzen zuten elkargunerainoko bidean. Hiri erditik edo alde zaharretik pasatu den edonor, kale ezberdinetatik agertzen ziren zutabe horien lekuko izan da.

Bilbo Plazaren inguruak manifestazioaren arrakasta aurreikusteko aukera ematen zuen. Alde zaharretik zetozen ikasleak, plaza bera betetzen zuten sindikatu ezberdineko banderak… Kaletik bertatik ez zen ikusten jendetza noraino ailegatzen zen, baina zerbait handia zela sumatzen zen. Eguraldi ona, jendarteko giro ona… jaieguna ematen zuen. Baina aldarrikapen eguna da, eta manifestazioak bere bideari ekin dio.

Bide lasaia eta isila. El Corte Ingles-en ingurura hurbildu den arte. Bertan Ertzaintzaren furgoia zegoen, eta ertzain bikote batzuk kalean sakabanatuta. Hortxe hasi dira liskarrak (arraultzak hegan, margo-poteak hormen kontra…). Jendea korrika hasi eta pilotakada hotsak entzuten hasi dira. Bi minutuko tentsioak sutauts usaina eta zutabea bitan banatuta utzi ditu, ertzainek hesi bat osatu baitute.

Zorionez ez da gehiagora iritsi eta manifestazioak aurrera egin du. Hala ere, geroago jakin ahal izan dugunez, karga horretan poliziaren pilota batek gazte bat kolpatu eta ospitalean ingresatu behar izan dute, buruan oso kalte larria zuela.

Hasi eta ordubete inguru geroago, Andra Mari Zuriaren plazara iritsi da. Aspaldi ikusi dudan manifestaziorik handiena (manifestazioaren burua helmugara iritsi denean, haren amaiera oraindik ateratzeke omen zegoen) eta lasaiena izan da.

Manifestazioari buruzko datu ofizialik ez dugun arren, badakigu grebak Araban izan duen jarraipena %66 ingurukoa izan dela, eta hiriburuko bi enpresa nagusienetan jarraipena itzela izan dela (%90koa Mercedes-Benzen eta %65-70koa Michelinen, gaueko txandak kontutan hartu gabe, horietan %100ekoa izan omen baita). Baina manifestazioaren arrakasta baloratzeko ez dugu zertan datu ofizialen esperoan egon behar, horren berri ematen baitzuen etxerako bideak. Manifestazioa amaitzean kanpoaldeko auzoetara daramaten kaleak ikustea besterik ez zegoen, jendez lepo, oinez, garraio publikoa erabiltzerik ez baitzegoen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Eguneraketa berriak daude