Gaur uztailaren 9a dugu. Hilabete barru, abuztuaren 9an, iraungiko dira Espainiako Gobernuak etxebizitzaren esparruan hartutako azken neurriak; 8/2021 Errege Lege Dekretuari dagozkionak, hain zuzen ere. Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen kasuan hornidura mozketa eta etxe-kaleratzeen suspentsioa, alokairu kontratuen ez-ohiko luzapena eta alokairuaren errentaren luzamendua edo barkatzea dira horien artean aipagarrienak. José Luis Ábalos ministroak dagoeneko aurreratu du etxe-kaleratzeen suspentsioa era mugagabean luzatzeko asmoa dutela, hainbeste alditan aipatu den etxebizitza lege berria onartu arte. Egoera honetan, baina, hainbat galdera datozkigu burura. Zein kasu barnebilduko ditu kaleratzeen suspentsioa erregulatuko duen dekretu berri horrek? Zer gertatuko da gainerako neurriekin, hornidura mozketen suspentsioa edo alokairuen moratoria kasu? Horiek ere luzatuko dira, edo abuztuaren 9tik aurrera haien efektua bertan behera geldituko da?
Zentzu horretan, dekretuen luzapenak gorabehera, neurri hauen benetako izaera ulertzea ezinbestekoa zaigu haien mugak eta marrazten diguten etorkizuna argitzeko. Duela bi aste inguru Iruñerriko Kontseilu Sozialistatik kanpaina bat abiatu genuen “Gaurko apurrak, biharko miseriak” lemapean. Kanpainaren irakurketan azaltzen genuen neurri horiek apurrak besterik ez direla, COVID-19ak sakondutako krisi testuinguruan ezinegon soziala eustea helburu dutenak. Apur hauen mugak, baina, agerikoak dira, denborak erakutsi duen moduan. Izan ere, neurrien onuraduna izateko bete beharreko irizpide eta izapideek jende asko kanpoan uzten dute, eta ondorioz etxe-kaleratzeek eta hornidura mozketek bere horretan jarraitu dute azken urtean. Nafarroako Foru Komunitatearen kasuan, 2021eko eta 2020ko lehen hiruhilekoan arteko alderaketa eginez, aurten %47,8 igo dira etxe-kaleratzeak.
"Hobekuntza guztiak norabide berdinean egotearen aldeko apustua egiten dugu: etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa"
Gainera, apur hauek gure biharko miseriarekin ordainduko ditugu, Estatuak zorpetzearen bidea hautatu baitu. Alde batetik, elkarbizitza-unitateen zorpetzea bultzatzen dute neurriok, alokairu-errentaren luzamenduek eta mikrokredituek arazoa atzeratu besterik ez baitute egiten; eta bestetik, zor publikoa areagotzen dute, jabe handien galerak zein diru-laguntzak jasotako maizterrek ordaindu ezineko zorrak Estatuak hartuko baititu bere gain. Eta badakigu zor publikoaren areagotzeak zer dakarren: erreforma-pakete berriak, langile klasearen esplotazio eta arpilatzean sakonduko dutenak krisiari aurre egiteko.
Hortaz, datozen hilabeteetan neurri berriak eta gobernuaren propaganda aurreikusgarriak dira, baina aurrerago begiratzea dagokigu: dekretuak dekretu, etxebizitzaren arazoak bere horretan jarraituko du, eta itxura guztien arabera egoerak okerrera egingo du. Azken hilabeteetan etxe-kaleratzeen ondorioz buruaz beste egindako pertsonen kasu entzutetsuak eta soilik maiatzean Nafarroan hildako etxerik gabeko hiru pertsonak arazo estruktural baten adierazpen latzenak besterik ez dira, ezein dekretuk ezabatu ezingo dituenak gizarte kapitalista existitzen den bitartean. Horren aurrean, eta Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren esperientzia aberasgarriaren irakaspenak gure eginez, etxebizitzaren alorrean borrokatu beharreko hobekuntza guztiak norabide berdinean egotearen aldeko apustua egiten dugu: etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa. Etxebizitza merkantziaren logikatik askatzean baino ez delako izango gizarte osoaren ongizaterako ondasun. Aipatutako norabide hori gabe, hartzen diren neurri guztiak apurrak izango dira, eta ahora ematen digutena gure poltsikotik kenduko digute. Horregatik guztiagatik, Iruñerriako Kontseilu Sozialistatik jada antolatzen hasiak gara ikuspegi argi batekin: haien apurren aurrean, etxebizitza doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]