Hasi dute eskola Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasleek

  • Iraileko lehen egunarekin hasiko dute ikasturtea Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako ikasle guztiek. Abuztuaren 26an bidali zuen Frantziako Hezkuntza Ministerioak protokoloa ikastetxeetara: 11 urtetik gorako ikasleek eta irakasleek maskara erabili beharko dute eta eskuak maiz garbitu, baita ikasgelak eta mahaiak egunero desinfektatu ere. Oraindik ez dute argi ikasle batek positibo emanez gero, klaseak eteteari buruz zein neurri hartuko diren.


2020ko irailaren 01an - 07:41
Ortzaizeko ikastolaren sartzea, aurreko ikasturte batean.

Distantzia soziala mantentzeko protokoloa, ikasgelen egituraren araberakoa izango da, Iparraldeko Hitzak azaldu duenez. Adibidez, Baionako Etxepare lizeoan bazkaltzeko denbora luzatuko dute, jantokian jende pilaketak saihesteko.

Baina ikastetxeetako zuzendariek hutsune handi bat ikusten dute orain arte Hezkuntza Ministeriotik jasotako jarraibideetan: ez dakitela zein neurri hartu beharko dituzten ikasle batek positibo eman eta hamalau egunerako etxeratua baldin bada. "Gela bat itxi beharko da, edo ikastetxe osoa?" galdetu du Franc Hialé irakasleen Unsa sindikatuko idazkariak, Mediabask hedabideak jaso duenez. Gauza bat jakina da: positibo eman duen ikaslearekin harremana duten gainerakoei proba egingo diete.

Hamarna maskara banatuko dizkiete ikasleei

Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako departamenduko lehendakariak iragarri du hamar maskara banatuko dizkietela kolegioko ikasle bakoitzari. Iparraldeko Hitzak jaso ditu bere adierazpenak: "Badakit horrelako neurriek zer gastu eta arazo sortzen ahal dituzten familietan".

Eskatutako irakasle kopurua bai, baina ez geletan ikasle kopurua gutxitzeko adina

Aurten, Seaskak ikasturte berriari begira behar zituen hamabost irakasle lanpostu gehigarriak izatea lortu du. Urtero borrokatu behar izaten du ikasleen gorakadari egokitzeko beharrezko lanpostuak lortzeko. Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak Gara-n adierazi duenez: "Aski fite trinkatu dira negoziazioak. Nire ustez osasun krisiak lagundu gaitu, ez zuten beste krisirik nahi". Baina Jorajuriak nabarmendu duenez, osasun krisiaren ondorioz klaseak banatu beharko balira, horretarako ez lukete behar beste baliabiderik.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


EHUk harremanak hautsiko ditu Palestinako sarraskia gaitzesten ez duten Israelgo unibertsitateekin

EHUko Gobernu Kontseiluak adierazpena onartu du, Palestinaren alde eta Gazako sarraskiaren aurrean. Hainbat konpromiso hartu ditu, besteak beste, boluntariotza programa bat martxan jartzea, errefuxiatuen arreta zabaltzea eta giza eskubideen inguruko gogoeta sustatzea. Harreman... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Eguneraketa berriak daude