Gaur egun hondakin gehiago beharko lituzke erraustegiak "bideragarria" izateko

  • Zubietako erraustegiak zeresana ematen jarraitzen du bere bideragarritasuna dela-eta. Egun Gipuzkoako foru gobernua osatzen duten EAJ- PSE-EE koalizioak, 2016an erraustegiak urtean 200.000 tona hondakin erretzeko gaitasuna izatea adostu zuen. Aurretik planifikatuta zegoen hondakin kopurua moldatu egin behar izan zuten, hiru urte lehenago Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak proiektu “neurrigabea” zela erabaki baitzuen. 2013an, 260.000 tonako ahalmena izatea aurreikusi zuen aurreproiektuak. Iñaki Petxarromanek Berrian argitaratutako albisteak, erraustegiaren bideragarritasuna ezbaian jartzen du, datuen bidez. 


2018ko maiatzaren 21an - 12:07

Gaur gaurkoz, Gipuzkoan sortzen den hondakin kopurua aurreikusitakoa baino baxuagoa da: 2017an 152.000 tona hondakin bildu ziren, hiri hondakinekin parekagarriak diren hondakin industrialak, komertzial eta instituzionalak kontuan izanda. Horrez gain, beste 14.000 tona, birziklatze prozesuetatik sortutako errefusetik datoz. Hondakin guzti horiek tratamendu mekaniko biologikotik pasa behar dute erraustegietako labeetan amaitu baino lehen. Gauzak horrela, 109.000 tona inguru geratuko lirateke errausteko moduan. GuraSOS plataformak emandako datuak dira. Gipuzkoako Diputazioak, baina, “okertzat” jo du datua.

Aldundiaren arabera, GuraSOSek emandako datuei birziklatze prozesuetatik sortzen diren errefusak gehitu behar zaizkio. Hau da, Diputazioak uste du aurreikuspenak “betetzen” ari direla eta datozen 35 urteetan erraustegian tratatu beharko diren errefus kopurua 155.000 eta 175.000 artekoa izango dela.

GuraSOSek emandako datuekin, erraustegiko labe bakar bat beteko litzake, bestea erabilpenik gabe utziz. Hori dela eta, Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioak eta erraustegia kudeatuko duen enpresa taldeak –Urbaser multinazional txinatarra barne – sinatutako kontratuaren arabera, kanpotik hondakinak esportatzea “aukeren artean” sartzen da, hitzarmenak ez baitu debekatzen halakorik. Akordioaren arabera, hamarkadaz hamarkada are eta tona gehiago erraustuko baitira: 160.000 tona 2020an, 170.000 2030ean, 180.000 2040an eta 190.000 2050ean.

Gipuzkoako Diputazioaren arabera, iaz hondakinen %49 birziklatu ziren Gipuzkoan, eta Bruselak 2035erako %65 birziklatzeko helburua ezarri du. Datu horiek esku artean izanda, zalantza da nondik aterako den hainbeste hondakin erraustegia bideragarria izan dadin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Jose Ignacio Asensio ikerketapean dago, ingurumenaren aurkako ustezko delitu batengatik

Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.


Sutea piztu da berriz Zubietako erraustegian

Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.


Eguneraketa berriak daude