Tortxekilako erretreta deitu mobilizazioa eginen dute urtarrilak 23 honetan, Baionako geltokitik zein Donibane Garaziko udaletxetik abiaturik. Intersindikalak finkatu mobilizazio egunak izaki gaurkoa eta biharkoa, hainbat hitzordu daude finkaturik Ipar Euskal Herri guztian.
Urtarrilaren 24ean aurkeztuko dute pentsio sistemaren erreforma Frantziako Ministroen Kontseiluan. Hori horrela, desadostasuna eta presioa sentiarazteko asmoz, bi mobilizazio egun dituzte sindikatuek finkaturik: bezperan eta egunean bertan.
Gau beltzean mobilizatuko dira lehen aldikoz Baionan eta Donibane Garazin, tortxekilako erretreta deitu ekimena eginez. Greba mugimenduan ez direnei mobilizatzeko aukera ematen die protesta forma horrek. 19:00etan finkatu dute hitzordua Baionako geltoki aitzinean, 19:30etan haatik Donibane Garaziko udaletxe aitzinean. Azken asteetan ezker-eskuin egin dira gisa horretako mobilizazioak.
Réforme des retraites :
Vous pouvez aussi parler de cette marche aux flambeaux dans les rues de #Mulhouse -#Retraites#RetraiteParPoints#reformesdesretraites#grève16janvier #GrèveGénérale #GiletsJaunes
— Pablo Neruda ðŸðŸ¦ž (@Pabloneruda54) January 16, 2020
Horrez gain, Donibane Lohizuneko Ravel lizeoaren aitzinean ere elkartuko dira urtarrilaren 23 honetan, 12:00etan.
Urtarrilaren 24an dute pentsio sistemaren erreforma aurkeztuko Frantziako Ministroen Kontseiluan. Herritarren partetik desadostasun handiak izan arren, erreforma aitzina eraman du Frantziako Gobernuak, aldaketa handirik egin gabe. Erreforma bai ala bai pasako dela errepikatzen dabiltza gobernuko ordezkariak. Sindikatuekilako adostasunik ez bada lortzen, lege-ordenantza bidez, hots, Parlamentuaren baitako eztabaidarik gabe pasako duela abisatua du gobernuak.
Manifestazioa eginen dute egun horretan ere Baionako geltokitik abiatuz 10:30tan. Greba eguna ere izanen da sektore publiko zein pribatuan. Abenduaren 5ean abiatu zen kontrako mugimendua eta gaur egungo sistemaren aldekoa. Hain zuzen, belaunaldien arteko elkartasunean oinarrituriko sistemaren bukaera eta kapitalizazio bidezko sistemaren hasiera dakar erreformak.
Asanblea Nazionalean egindu iragarpena du Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk. PS Frantziako Alderdi Sozialistaren gutxieneko baldintza zen ostegunena aurkeztuko diren zentsura-mozioak ez babesteko.
Hilabeteko protesta jendetsuen ondoren heldu da erabakia. Segurtasun faltaren eta pentsioen erreformaren aurka altxatu dira gazteak eta garraio publikoko langileak. 2022an ere izan ziren protestak, Boluarte boterera heldu zenean; eta ordukoan 60 lagunetik gora hil ziren... [+]
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.