Gasteizko Mugimendu Feministak eraso sexisten aurkako protokoloa aurkeztu du, autodefentsa feministarako deia eginez

  • Gasteizko Mugimendu Feministak jaietarako eraso sexisten protokoloa aurkeztu du, autodefentsa feministarako deia eginez. Gasteizko Txosnekin, GEU elkartearekin eta hainbat tabernekin elkarbanatutako protokoloa da, 24 orduz salaketetarako telefonoa eskuragai izango duena: 688 74 44 11. Gasteizko Udalak urte guztian zehar kontutan izan ez dituela salatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 24an - 08:34
Mugimendu feminista
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jaiak ate joka dauden honetan, Gasteizko Mugimendu Feministak jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean diseinatutako protokoloa eman du jakitera. “Sexismoa jaien gozamenerako eta elkarbizitzarako oztopo edo problematika handienetako bat dela ulertzen dugu”. 

Mugimendu Feministatik argi ikusten dute eraso sexisten aurkako borroka egunero landu beharra dagoela, baina azken urteotan jaietan lanketa zehatza egiteko beharra ikusi dute. “Jendarte patriarkal eta kapitalista batean bizi garen heinean, jaiak balore horiek erreproduzitzeko espazio bilakatzen dira, egun indarrean dagoen jai ereduak jarrera zapaltzaileak biderkatu eta legitimatzen ditu eta gutxiengo baten gozamenerako diseinatua dago”, adierazi dute Gasteizko erdialdean egindako agerraldian. Tetatina delakoak ere izan nahi dituzte hizpide: “Zapalduta gauden subjektuok gozamena horren tresna baino ez garenez, gure kontrako erasoak joku bilakatzen dira sarri. Gure hirian hain ezaguna den tetatinaren kontua horren adibide da”. 

Honi guztiari aurre egiteko, beharrezkotzat ikusi zuten ikuspegi feminista duen protokolo bat martxan jartzea. Protokolo honek hiru helburu nagusi izango ditu: 

1. Jendartean gaiaren inguruko kontzientzioa lantzea eta erasoen kontra egitea guztien ardura eta konpromisoa dela ulertaraztea. 

2. Eraso baten aurrean ikuspegi feministatik erantzuteko, hainbat neurri zehatz martxan jartzea. 

3. Emakumeek* jaietan subjektu aktibo bilakatu eta erasoen aurrean erantzuteko autodefentsa feministaren aldarria zabaltzea. 

Aurten, erasoen kontrako protokoloa Gasteizko jaietan ez ezik auzoko jai gehienetan ere martxan izan dute, tokiko jai batzordeekin elkarlanean. Jaiei begira, protokoloa elkarbanatu, landu eta aurrera eramango da hainbat guneetan: herri mugimenduarekin txosnagunean, GEU elkartearekin Aihotz plazan eta erdiguneko hainbat tabernetan. 

Argitze aldera, eraso sexista bat hamaika forma har ditzakeen eraso bat dela zehaztu dute: sexu, genero, sexu aukera/identitate edota itxura fisikoari dagozkion heteronormatibitateak zehaztutako adierazpenak ez betetzearen ondorioz ematen dena. Iraingarria edo umiliagarria den edozein komentario, zein beste edozein hitzezko gehiegikeria, iseka, piropo, jazarpen etab, onartua eta adostua ez den edozein kontaktu fisiko erasotzat hartuko da.

Auto, defentsa eta feminista 

Gaitzetsi dutenez, drogaren, jaiaren edota txantxen aitzakiarekin, erasotzaileen jarrerei larritasuna kentzen zaie, maiz, erasotuaren protesta, kexa eta salaketei legitimitatea kenduz: “Gure borondatea borroka anti sexistari bultzada eman eta pertsonak modu seguru, horizontal eta askean harremanduko diren espazioak sortzea da”. 

Espazio hauek bermatu ahal izateko, autodefentsa feministarako deia egin dute. “Auto, gu geu gai garelako eta salbatuko gaituen inor behar ez dugulako. Defentsa, legitimitate osoa dugulako eraso ororen aurrean erantzuteko. Feminista, errora jotzen dugulako, harreman eredu berriak sortuz”. 

688 74 44 11, eraso sexisten aurkako telefonoa 

Gasteizko Mugimendu Feministak telefono zenbaki bat abiarazi du jaietan eman daitezkeen erasoei erantzuna emateko eta erasotuak izan diren horiei akonpainamendua egiteko. Jaietan ere telefonoa aktibo egongo da: 688 74 44 11. Bestalde, erasoak publikoki salatzeko jendarteratze bat deituko da erasoa eman eta hurrengo egunean, deialdia ez da kasu guztietan emango, kasuan kasu baizik. 

Udalaren jarrera ere izan dute hizpide. Salatu dutenez, urte osoan zehar ez dira Mugimendu Feministarekin harremanetan jarri protokoloaren lanketa egiteko, ezta jaiei begira feministek dituzten proposamen eta neurriak zeintzuk diren ezagutzeko. “Udalari hitz gutxiago eta ekintza gehiago exijitu nahi dizkiogu, gai hau errotik lantzeko beharrezkoak eta errealak diren baliabideak eskaintzeko deia luzatuz”. 

Gainera, Gasteizko auzoetan protokoloa martxan jarri denean indar polizialek hartu duten jarrera kritikatu dute: “Gure hitza zalantzan jarri da, jai eredua aitzakiatzat joz erasoak legitimatu dituzte eta ez da inolako sentsibilizazio feministarik egon beraien ekinbidean. Poliziaren jarrera honekin bi aldiz erasotuak izaten ari gara”. 

Azken batean, protokolo feminista “ezinbestekoa” dela ulertzen dute Mugimendu Feministatik, “nahiz eta jakin gaur egungo errealitateari erantzuteko urgentziazko tresna baino ez dela”. Gainera, abuztuaren 8an Egun Feminista ospatuko dute: pregoia, bazkaria, bingo musikatua, pantojismo tailerra eta ekitaldia egongo dira.

 

Albiste hau topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eraso zidanarekin elkartu nintzenekoa

Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.


Artziniegako Mugimendu Feministak salatu du aurreko asteburuko ospakizunetan eraso matxista ugari gertatu zirela

Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.


Sexu erasoak "kopuruz eta intentsitatez handitu" dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


"Intentsitate altuko" bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


71 urteko espetxe zigorra ezarri diote Hondarribiko surf irakasle bati, 11 adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita

2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Laura Macaya
"Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei"

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


"Intentsitate handiko" bi sexu eraso erregistratu dituzte Iruñeko sanferminetan

Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]


2025-07-14 | ARGIA
Sanferminak “nahi bezala gozatzeko eskubidea” aldarrikatu dute Iruñean, ostiraleko sexu erasoa eta gero

Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]


Gizon bat atxilotu dute Iruñean bi adin txikikori sexu erasoak egitea eta hirugarren bat bahitzen saiatzea leporatuta

Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.


2025-07-08 | Gedar
Tolosaldean, adin txikiko neska bat modu jarraituan bortxatu du 71 urteko gizon batek

2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!