Gasteizko Gaztetxeak Udalaren bertsioa gezurtatu du eta auzokide eta eragileak jo ditu solaskide gisa

  • Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek aurpegia eman dute hedabideen aurrean urtarrilaren 1eko gertaerak argitzeko. Urtarrilaren 1eko arduradu zuzena Udaltzaingoaren mandoarena izan zela uste dute, muinoko etxearen solaskide bakarrak auzokideak eta eragileak direla gogoratzearekin batera.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urtarrilaren 03an - 14:37

Zoramen egunak izaten ari dira hauek Gasteizko Gaztetxean. Urtarrilaren 1eko gertaerek ilara luzea ekarri dute urteko lehen hiru egun hauetan. Azken ondorioetako batek zur eta lur utzi ditu gaztetxeroak azken orduoetan: espetxera bidali dute Gabon Zaharrean atxilotu zuten lagunetako bat.

Gauzak horrela, eta nahiz eta 24 ordu lehenago komunikatu bat atera sare sozialetan, Gasteizko Gaztetxeko Gazte Asanbladako kideek aurpegia eman nahi izan dute hedabideen aurrean gauzak argitze aldera.

Oihartzun mediatikoa ikusita, “eztabaida ixteko” asmoarekin egin dituzte adierazpenok muinoko etxearen sarreran. Bertan, argi utzi dute “tentsio egoerak ez emateko interesa dugun lehenak garela. Elkarbizitza, elkartruke eta auzoarentzako lana ardatz gisa dituen proiektu bat gara”.

Musikaren bolumena dela eta, eragindako “eragozpenak” onartu nahi izan dituzte lehendabizi. “Auzokideekin erlazioa mantentzea ez da soilik gure lehentasuna; gure oinarrietako bat ere bada”. Hori dela eta, “elkarbizitza egokia” mantentzeko beharrezkoa neurriak hartzen hasi da jada Gaztetxea.

Udalaren bertsio kontrajarriak

Hasieran, hedabideek zabaldutako bertsioaren arabera, Udaltzainak Gaztetxera igo ziren musikaren gehiegizko bolumena zela eta. Ordu batzuk geroago, lau udaltzain eraikinaren barruan atxiki egin zituztelako agindu zutela halako polizia operazioa esan zuen Gasteizko udalak. “Bi bertsio kontrajarri hauek argi uzten dute udalak gezurretara jo behar duela justifikaezina dena justifikatu ahal izateko”.

Zentzu honetan, Udaltzaingoaren eta Udalaren bertsioak gezurtatu nahi izan dituzte: “Ez zen aterik itxi Gaztetxe barruan identifikatutako poliziak edo uniformedunak zeuden bitartean. Polizia operazioa aurreabisurik gabe oldartu zen Gaztetxean, jarrera probokatzailearekin sartuz eta porra estentsibleez lagunduta, jokabide mehatxatzaile hutsarekin. Elkarrizketarako abagunerik eskaini gabe, pertsona oro Gaztetxetik irtetera behartu zuten, inongo azalpenik eman gabe”.

Modu berean, operazio guztia espazioko arduradunekin harremanetan jarri gabe egin zutela baieztatu nahi izan dute. Beste kasu batzuetan, berriz, horrela egin ohi dutela baieztatu dute.

Gaztetxeko erresistentzia bakarra “poliziaren erasoez eta kolpeez defendatzea” izan zela argi utzi dute. “Gaztetxeko atean, Udaltzainek pertsona oro aterarazi zuten haien aurretik pasatzera behartuta, eta hortaz, Udaltzainen kolpeak ekidin ezinak izan ziren. Gaztetxe barruan zein kanpoan, espazioaren arduradunon jarrera unoro izan zen lasaitasuna mantentzearen aldekoa, eta poliziak berak sortutako tentsioa mozten saiatzekoa”.

Auzokideak eta kolektiboak, solaskide bakarrak
 

Behin baino gehiagotan errepikatu dute: “Ez gintuzten inongo unetan aldez aurretik abisatu”. Izan ere, halako arazoak egon diren beste batzuetan, zuzenean komunikatu izan zaiela baieztatu dute, arazoa “inongo gatazkarik gabe konponduz”.

Komunikatuan esandakoa berretsi dute: “Ez dugu ezagutzen “zarata” kontuengatik halako errepresioa sufritu duen beste lokalik, ezta halako zalaparta mediatikoa eragin duenik ere”. Musikaren gehiegizko bolumena izan da Udaltzainek egindakoa justifikatzeko erabili duten hasierako argudioa, baina Gaztetxean konbentzituta daude bestelako arrazoiak zeudela errepresio ekintza horren atzean.

Interlokuzioari dagokionez, gaztetxeroen solaskideak nortzuk diren gogoratu dute, Udalaren elkarrizketarako borondate eza gaitzetsiz: “Gure solaskideak ez dira hedabide ofizialistak ezta Udaltzaingoa ere, auzokideak eta auzoko zein hiriko kolektiboak baizik. Ondo dakigu Udalak baliabideak dituela Gazte Asanbladarekin zuzenean harremanetan jartzeko, joko mediatikoa elikatzen jarraitu beharrean. Horren ordez, nahiago izan du errepresio eta indarkeriarekin erantzun”.

“Ardura zuzena mandoarena izan zen”

Atxilotuen, identifikatuen eta zaurituen informazioa biltzen eta eguneratzen hasi dute 2019.urtea gaztetxeroek.  “Zalantza eta kezka handiak ditugu atxilotu eta identifikatutako pertsonengan ekintza errepresibo honek izan ditzaken ondorio larrien inguruan”.

“Jakin izan dugu atxilotuetako bat espetxera bidali dutela, aurretik omen zeukan errekisitoria bat dela eta; amorrua gainditzea oso zaila zaigun arren, hemendik gure elkartasunik goxoena helarazi nahi diogu”, adierazi dute.

Hau guztia ulertzeko, ardura zuzena operazioaren mandoarena dela ulertzen dute egun muinoko etxean.

Amaitzeko, argi utzi nahi izan dute orain arte bezala funtzionatzen jarraituko duela Gaztetxeak: urteko 365 egunetan zabalik manatenduko den espazioa, orain dela 30 urtetatik egin duen bezala.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko gaztetxea
2023-05-02 | Hala Bedi
Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian

Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.


2022-04-27 | Hala Bedi
34. urtemuga ospatuko du Gasteizko Gaztetxeak apirilaren 26tik 30era

"Hogeitamalas" lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.


Gorka Urtaran alkate antiokuparen ama eta aita politikoa, okupen defentsan

Errekaleor, Olarizuko etxe okupatuak, Alde Zaharrekoak... Hautu politikoz zein behar gorri hutsez okupatzen dutenen aurkako bandera harro altxatzen du Gasteizko EAJko alkate Gorka Urtaranek, PPren diskurtsoa –eta bozak– bere eginez. “Lapurrak”,... [+]


Iratxoek Gasteiz okupatu zutenekoa gaztetxearen defentsan

20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea,... [+]


Eguneraketa berriak daude