Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian

  • Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 2an - 16:28
(Hala Bedi / CC BY-SA)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aste honetan bere 35. urtemuga ospatzen ari da Gasteizko Gaztetxea. Tailerrak, plater irekiak, jolasak, bazkaria, mural margoketa eta kontzertuak izan dira aste osoan zehar, 1988tik egin izan ohi den bezala.

Hala ere, larunbateko jaialdi nagusiak Udaltzaingoaren bisitarekin kontatu du. 17:30ak aldera, bazkalostean, Udaltzaingoaren hainbat patruila agertu dira Gaztetxean, eta bertan zeudenei jakinarazi diete musika «oso altu» zegoela eta kontzertuak antolatzea «debekatuta» dagoela. Gainera, soinu probetan lanean zebilen soinu teknikaria atxilotu dute, «agenteei oldartu» izana leporatuta.

Udaltzainek ohartarazi dute egitarauarekin jarraituz gero berriro agertuko direla. Hala ere, dozenaka pertsona asanbladan bildu dira eta jaialdiarekin jarraitzea erabaki dute, Gaztetxera hurbiltzera eta espazioa defendatzera deituz. Poliziak eragozten ez badu, 19:30etik aurrera oholtza gainean izango dira Sound Riders eta Skabidean reggae taldeak, eta, amaitzeko, DJak.


Gasteizko gaztetxea kanalean gehiago
2025eko otsailaren 12
Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.