Gasteizko Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du

  • "Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gasteizko Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du asteazkenean, eta manifestazioa larunbatean.

Argazkia: Coralma
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko maiatzaren 12an - 09:31
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Gaztetxeak azken hilabeteotan eta “COVIDaren aitzakiapean” pairatu dituzten “eraso polizialak (isunak, identifikazioak, zelata etengabea…), kriminalizazioa eta ziurgabetasun orokorra salatu du. Gainera, “gaztetxe eta gune autogestionatuak itxita mantentzea bilatzen duten zentzu gabeko neurri eta politika instituzionalak” ere seinalatu nahi dituzte. Izan ere, pasa den larunbatean poliziak kide batzuk identifikatu zituen Gaztetxean, berriz ere espazioan egotea debekatuz.

Hortaz, eta “gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko”. Horretarako, Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du. Bukatzeko, gune autogestionatuen eta okupazioaren aldarrikapenak kalera aterako dituen “Lehertu Gasteiz” manifestazioan parte hartzeko gonbidapena luzatu du.

Elkarretaratzea maiatzaren 12an izango da, asteazkena, 19:00etan Plaza Berrian. Manifestazioa berriz, maiatzak 15ean, larunbatean, Andre Maria Zuriaren Plazatik abiatuko da 18:00etan.


Gasteizko gaztetxea kanalean gehiago
2025eko otsailaren 12
Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.