Bost gazte atxilotu dituzte Gasteizko Gaztetxean

  • Udaltzaingoaren dozenaka agentek borra zabalgarriekin kargatu dute Gasteizko gaztetxea eta bost gazte atxilotu dituzte. Epailearen aurrean deklaratzeko zain aske geratu dira dagoeneko, Hala Bedi irratiko webgunean irakur daitekeenez.


2019ko urtarrilaren 02an - 10:03
Argazkia: @KikeFdzdePinedo

Urtarrilak 1eko goizeko bederatziak aldera jazo ziren gertakariak. Festa giroan zeuden pertsona batzuen testigantzen arabera, gaztetxe barruan eta inguruetan zeuden pertsonen aurka “hitzik esan gabe” kargatzen hasi ziren udaltzainak. Duela 30 urtetik okupaturik dagoen eraikinean inolako baimenik gabe sartu zirela ere azpimarratu dute.

Hiritarren Segurtasun Sailaren arabera, agintaritzari eraso egin izana leporaturik atxilotu dituzte bost gazteak. Hala ere, zabaldu diren irudietan ez da agenteen aurkako erasorik ikusten.

Gaztetxearen aurkako azken polizia-jardunari buruz egin diren interpretazioen ondoren, gaztetxea ez dutela hustu argi utzi nahi izan dute asanbladako kideek. Udalaren jarrera “probokatzailea” ere salatu dute,“bistan da ez direla horrela oldartzen bestelako lokaletan. Ez dugu inoiz ezagutu ‘zarata’ kontu batengatik gaurkoa bezalako erantzun errepresiboa ekarri duen beste kasurik”.

Gertakarien inguruan argibide zehatzik gabe jarraitzen dutela adierazi dute gazteek, “oraindik ere ez dakigu zergatik sartu diren hamarnaka munipa jarrera mehatxatzailearekin, inolako azalpenik eman gabe eta elkarrizketarako inongo abagunerik eman gabe".

Istiluetako bideoa (Gasteiz Berri):


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#4
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko gaztetxea
2023-05-02 | Hala Bedi
Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian

Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.


2022-04-27 | Hala Bedi
34. urtemuga ospatuko du Gasteizko Gaztetxeak apirilaren 26tik 30era

"Hogeitamalas" lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.


Gorka Urtaran alkate antiokuparen ama eta aita politikoa, okupen defentsan

Errekaleor, Olarizuko etxe okupatuak, Alde Zaharrekoak... Hautu politikoz zein behar gorri hutsez okupatzen dutenen aurkako bandera harro altxatzen du Gasteizko EAJko alkate Gorka Urtaranek, PPren diskurtsoa –eta bozak– bere eginez. “Lapurrak”,... [+]


Iratxoek Gasteiz okupatu zutenekoa gaztetxearen defentsan

20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea,... [+]


Eguneraketa berriak daude