34. urtemuga ospatuko du Gasteizko Gaztetxeak apirilaren 26tik 30era

  • "Hogeitamalas" lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.

Argazkia: Coralma*
Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko apirilaren 27an - 08:51

Gasteizko Gaztetxeak 34 urte beteko ditu aurten. Zehazki, apirilaren 28an beteko dira hogeita hamalau urte Gasteizko Alde Zaharreko Gotzaindegiko kotxetegia zenaren atea ostikoz bota eta okupatu zutenetik, Gasteizko Gazte Asanbladaren ekimenez, 300 lagun inguru bildu zituen manifestazioan. 1988an izan zen hori.

Aurten, 34 urtez etxeak zutik dirauela ospatzeko, Gaztetxeko asanbladak aste osoko egitaraua antolatu du, "Hogeitamalas" lelopean. Apirilaren 26an, asteartea, askotariko tailerrak izan ziren gaztetxean arratsaldez: bulder topaketa, pandero tailerra eta kartelgintza. Asteazkenean, apirilak 27, Berrizeko Seiurte eta Azkoitiko Hartz rock taldeen kontzertuak izango dira, 19:00etatik aurrera.

Apirilaren 29an, osteguna, auzolan irekia egingo da gaztetxean, eta elkarrekin lan egin eta ondo pasatzera etortzeko deia luzatu die asanbladak kolektibo zein norbanakoei. Goizeko 10:00etan hasita, egun osoz egongo da gaztetxean lana.

Azkenik, larunbatean, hilaren 30ean, egun osoko jaia egingo da, urtemugari amaiera emateko. Eguerditik hasita, marianitada eta mural margoketa izango dira gaztetxean, 13:00etatik aurrera. Bazkari herrikoia ondoren, Auzolana pilotalekuan. Astelehenetik aurrera egongo dira tiketak salgai Hala Bedi Tabernan, 5 euroan.

Bukatzeko, lau taldek kontzertuak emango dituzte gaztetxean: Gamarrako Kandido KK rokanrol taldea; Lekeitioko Zikin, punk taldea; Getariako Oki Moki; eta AEBko Hotline TNT taldeak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko gaztetxea
2023-05-02 | Hala Bedi
Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian

Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.


Gorka Urtaran alkate antiokuparen ama eta aita politikoa, okupen defentsan

Errekaleor, Olarizuko etxe okupatuak, Alde Zaharrekoak... Hautu politikoz zein behar gorri hutsez okupatzen dutenen aurkako bandera harro altxatzen du Gasteizko EAJko alkate Gorka Urtaranek, PPren diskurtsoa –eta bozak– bere eginez. “Lapurrak”,... [+]


Iratxoek Gasteiz okupatu zutenekoa gaztetxearen defentsan

20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea,... [+]


2021-05-12 | Hala Bedi
Gasteizko Gaztetxeak elkarretaratzea deitu du

"Gure guneak gal ez ditzagun, gaztetxeak defendatzeko hautua egin behar dugu, hauen gaineko kontrola eta erabilera bermatu ahal izateko". Horretarako, Gasteizko Gaztetxeak elkarreteratzera deitu du asteazkenean, eta manifestazioa larunbatean.


Eguneraketa berriak daude