Ia lau urteko espetxe zigorra 2019ko Gabon Zaharrean Gasteizko gaztetxean atxilotutako gazte bati

  • Hala Bedik jakinarazi duenez, gazteak aste honetan izan du epaiketa 2019ko gertakariengatik, eta hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote. Hurrengo asteotan sartu beharko du espetxean. 2019ko urtarrilaren 1eko goizaldean istiluak izan ziren Poliziaren eta gazteen artean, Gasteizko gaztetxearen kanpoaldean, udaltzainek eta ertzainek bost gazte atxilotu zituzten eta hainbat zauritu eragin.


2021eko urtarrilaren 15an - 11:15
Argazkia: Kike Fernandez de Pinedo

2019ko Gabon Zaharrean atxilotu zituzten bost gazteetatik lau aske utzi zituzten hurrengo egunean. 2020ko uztailean izan zuten epaiketa, eta isun ekonomikoa ezarri zieten, orotara ia 10.000 euroko zigorra. Bosgarren gaztea espetxeratu egin zuten ordea, eta ia urtebete eman zuen Zaballako kartzelan eta aste honetan izan du epaiketa.

Gazteak akordioa egin du Fiskaltzarekin, Hala Bedi-k zabaldu duenez. Agintaritzaren aurkako atentatuagatik hiru urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri diote 26 urteko gasteiztarrari, bi lesio deliturengatik 360 euro, eta bi poliziari 396 euro kalte ordain bezala. Fiskaltzaren eskaera ekonomikoa zein penala nabarmen altuagoa zela zehaztu du Hala Bedi-k.

2019ko istiluak

2019ko urtarrilaren 1ean, goizeko 9:00ak inguruan, istilu larriak gertatu ziren Gasteizko gaztetxearen kanpoaldean, Gabon Zaharretako ospakizunetan festa giroan ziren pertsona batzuen eta polizien artean. Ertzainek eta udaltzainek hartu zuten parte istiluetan, baina Udaltzaingoa izan zen protagonista nagusia. Udaltzainen bertsioaren arabera, gaztetxera hurbildu ziren zarata handiegia zlako, eta han ziren gazteak oldartu egin zitzaizkien. Gazte Asanbladak onartu zuen musika behar baino altuago erabili zutela gau hartan eta barkamenak eskatu zizkieten bizilagunei, baina Udaltzaingoari leporatu zioten istiluen ardura, zaratarena aitzakia izan zela salatuz: “Haien asmoa argia izan da: herri mugimendua eta okupazio mugimendua kriminalizatzea, ospakizun une jakin bat mediatizatuz eta magnifikatuz”. Udaltzainak bat-batean, “aurre abisurik gabe” eta “oso modu oldarkorrean” sartu zirela gaztetxera azaldu zuten.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko gaztetxea
2023-05-02 | Hala Bedi
Udaltzaingoak soinu teknikaria atxilotu du Gaztetxearen urteurreneko jaialdian

Gasteizko Gaztetxearen 35. urteurrena ospatzeko jaialdira bertaratu da Udaltzaingoa, kontzertuak debekatuz eta soinu teknikaria atxilo eramanda.


2022-04-27 | Hala Bedi
34. urtemuga ospatuko du Gasteizko Gaztetxeak apirilaren 26tik 30era

"Hogeitamalas" lelopean kaleratu dute 2022ko urtemugako egitaraua. Tailerrak, auzolana, bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte aste osoan zehar gaztetxearen hogeita hamalau urteak ospatzeko.


Gorka Urtaran alkate antiokuparen ama eta aita politikoa, okupen defentsan

Errekaleor, Olarizuko etxe okupatuak, Alde Zaharrekoak... Hautu politikoz zein behar gorri hutsez okupatzen dutenen aurkako bandera harro altxatzen du Gasteizko EAJko alkate Gorka Urtaranek, PPren diskurtsoa –eta bozak– bere eginez. “Lapurrak”,... [+]


Iratxoek Gasteiz okupatu zutenekoa gaztetxearen defentsan

20 urte dira 198 iratxok Gasteizko kaleak hartu zituztela, 2002ko urtarrilaren 25ean. “Metro erdiko izakitxoak, aurpegi zirtolarikoak eta belarri estu-luzeak zut, irribarretsu, kolore biziz jantziak”. PPko alkate Alfonso Alonsok begiz jota zuen Gasteizko gaztetxea,... [+]


Eguneraketa berriak daude