“Hozkailu hutsik ez” kanpaina abiatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak, beharra dutenei elikagaiak helarazteko

  • Diru bilketa abiatu du sindikatuak, "premiarik handiena duten pertsona eta familientzat janaria erosi eta banatzeko". Gobernuaren laguntzak nahikoak ez direla eta horiek lortzeko baldintza zorrotzak eta burokrazia “izugarria” daudela salatu dute.


2020ko apirilaren 24an - 11:33
Premia larriena dutenentzat elikagaiak erosteko diru-bilketa kanpaina abiatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren helburua langile klasea antolatzea da, baina oinarrizko elikagairik izan ezean hori ezinezkoa denez gero, eta "gobernuko zein gizarte zerbitzuetako laguntzak nahikoak ez direnez", dirua biltzeko kanpaina abiatzea erabaki du.

"Janaria biltzeko egoerak berak sortutako zailtasunengatik", diru-bilketa antolatu dute. Jendeak ekarpena egiteko hainbat aukera eskaini dute: Bizum aplikazioa erabilita 644 16 87 47 telefonora dirua bidalita edota eskura jarri duten kontu korrontera transferentzia bat eginez, ES11023908067621635520.


Covid-19 shockean adi kanalean gehiago
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.