Diru bilketa abiatu du sindikatuak, "premiarik handiena duten pertsona eta familientzat janaria erosi eta banatzeko". Gobernuaren laguntzak nahikoak ez direla eta horiek lortzeko baldintza zorrotzak eta burokrazia “izugarria” daudela salatu dute.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuaren helburua langile klasea antolatzea da, baina oinarrizko elikagairik izan ezean hori ezinezkoa denez gero, eta "gobernuko zein gizarte zerbitzuetako laguntzak nahikoak ez direnez", dirua biltzeko kanpaina abiatzea erabaki du.
"Janaria biltzeko egoerak berak sortutako zailtasunengatik", diru-bilketa antolatu dute. Jendeak ekarpena egiteko hainbat aukera eskaini dute: Bizum aplikazioa erabilita 644 16 87 47 telefonora dirua bidalita edota eskura jarri duten kontu korrontera transferentzia bat eginez, ES11023908067621635520.
| HOZKAILU HUTSIK EZ
💸Elikagaientzako diru bilketa jarri dugu martxan
👇Hemen informazio guztia pic.twitter.com/u4D0tzvjQS
— Etxebizitza Sindikatua (@EtxeSindikatua) April 23, 2020