Gasteizen hasiko da prekarietatearen aurkako ‘Gazte Bira’

  • GazteBira ekimena, Euskal Herrian Bizi dinamikaren barruan, Hego Euskal Herriko hiriburuak zeharkatuko dituen egitasmoa da, Ernai gazte Antolakundeak aurkeztu duena.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 6an - 08:34
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

“Sistema kapitalista patriarkalak inposatutako koordenadekin hautsiz, eta bizirautera kondenatzen gaituen bizi-prekarietatearen kontrako norantzan”, kaleak hartuko dituzte urriaren 11an, 12an eta 13an, Arabako hiriburuan hasiko den bira batekin.

Hiru egunetako GazteBira Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da, Bilbo eta Donostiatik igaro ostean. Honetan, hezkuntza sistema, enplegua eta etxebizitzaren bueltan gazteek pairatzen duten problematika “iraultzeko lehen planteamendu eta urratsak emateko aukera” izango da.

Formakuntza, mobilizazio zein bestelako ekimenak bilduko ditu GazteBirak, “prekarietate kronikoaren aurkako gazte aldarria zabaldu eta antolatzen hasteko espazioak eskaintzearekin batera”.

Albiste hau Hala Bedi irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Prekarietatea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.